[itzul] Zalantza: 7/24rekin

porrumentzio a bildua riseup.net porrumentzio a bildua riseup.net
Iga, Abu 31, 23:11:31, CEST 2025


Kaixo, Neritzel:

Ez dut begiratu orain arte nola erabili den, baina euskaraz ere 24/7 beharko lukeelakoan nago, "24 ordu 7 egunetan" esan nahi duelako. Jakina, aldrebes ere funtzionatzen du, baina ez dago zertan aldatu.

Gabon
Andoni

2025(e)ko abuztuakren 31(a) 22:44:24 (CEST)-(e)an, "neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez" <itzul a bildua postaria.com>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo, ez dakit lehendik kontu hau azaldua den hemen.
>Gaztelaniazko sustapen komertzialetan gero eta gehiago ari da zabaltzen "24/7" adiera (asteko zazpi egunetako 24 orduetan zabalik dela adierazteko).
>Zalantza dut horren inguruan: bere horretan utzi ala "7/24" itzuli, euskal adieraren hurrenkeraren arabera?
>Zer diozue?
>Neritzel
Porru | RiseUp
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250831/7d23936f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago