[itzul] Fwd: Mandas pías
Ibai Sarasua García
isarasuagarcia a bildua gmail.com
As, Abe 2, 23:48:05, CET 2025
Kaixo:
Gaztelaniaz, zuzenbide alorrean, bereziki, *manda *hitza *legatu*ren
sinonimoa da; halaxe diote Wikipedia
<https://es.wikipedia.org/wiki/Legado_(derecho)>k eta RAE
<https://dle.rae.es/manda>ren hitz horri ematen dion 2. adierak. *Pía* hitzak,
aldiz, *errukizko *esan nahi duela ulertzen dut nik, Independentzia Gerrako
kaltetuen aldeko tributu bat baitzen *manda pía *delakoa, antza:
testamentua eginik edo halakorik gabe hiltzen zirenek guduan zaurituen eta
alargunen mesedetan ordaindu beharreko zerga.
Horregatik, *erruki-legatu* etorri zait niri burura, eta, erabiltzen ote
zen egiaztatu nahian, ikusi dut halaxe erabiltzen dela 21/2019 FORU LEGEAn,
apirilaren 4koan, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru
Berria aldatu eta eguneratzekoan
<https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5951484>, 343. Legean,
hain zuzen ere.
Dena den, ez dut beste adibiderik aurkitu.
*Ibai Sarasua Garcia*
Itzultzailea
ES/EU/EN/CAT/FR/DE > EU/ES
Interpretea
ES/EU/EN/CAT > EU/ES/CAT
isarasuagarcia a bildua gmail.com
(+34) 697201229
Hau idatzi du Ana Martin , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2025 abe. 2(a), ar. (20:32)):
> Kaixo!
> Latina da, ezta?
> Nik "manda pia" utziko nuke.
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz01 a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2025 abe. 2(a), ar. (12:45)):
>
>>
>>
>> Kaixo.
>>
>> Hori bere horretan utzi beharko nuke ala itzuliz?
>>
>> Nola emangoo zenukete?
>>
>> [image: irudia.png]
>>
>> Mila esker, aurrez
>> Joxemari
>>
>
>
> --
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251202/f2ffdf7b/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: irudia.png
Mota: image/png
Tamaina: 47597 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251202/f2ffdf7b/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago