[itzul] AURKA vs. KONTRA

MEJUTO GARCIA, Gilen gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus
Ost, Abe 3, 08:04:17, CET 2025


Egun on,

Nik “aurka” neure testuetatik/itzulpenetatik sistematikoki baztertzera jo ohi dut. Ala ikusten diozue “kontra”k ez duen ñabardurarik edo abantailarik?

[cid:image001.png a bildua 01DC642B.3FD7F080]

Gilen Mejuto García
Euskara-ingelesa-gaztelania itzultzailea
Rekalde zumarkalea 30, 5 – 48009 Bilbo - 946086191


Hemendik: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2025(e)ko abenduaren 2(a), asteartea 14:21
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] AURKA vs. KONTRA

Ondorioztapen batera iritsi naiz. Ez dakit ados ala desados egongo zareten, eta horregatik zuen iritzia jakin nahi nuke.

Gaur egungo erabileran oinarriturik, esango nuke aurkaren esanahia murritzagoa dela kontrarena baino.

Aurka erabiltzen dugu eraso-asmo bat dagoenean atzetik: zerbaiten aurkako iritzia, norbaiten aurkako erabakia.

Baina halako asmorik ez dagoenean, ez dugu aurka erabiltzen. Adibidez, ez dugu esaten "paretaren aurka jarri zuen altzaria".

Kontrak, ordea, bi zentzuak atxikitzen ditu: batzuetan, eraso-asmoa adierazten du (eta kasu honetan aurkaren sinonimoa da: zerbaiten kontrako iritzia, norbaiten kontrako erabakia); baina beste batzuetan, -n bermaturik du esanahia, hain zuzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak horri buruz jasotzen dituen hirugarren eta laugarren adieretan bezalaxe.

Bada, zerbaitekin kontraesan soilean egotea, tartean asmotasun inolakorik ez dagoela, nire ustez gaur egun kontrari bakarrik dagokion esanahia dugu, eta ez aurkari dagokiona, nahiz eta Orotariko hiztegian horren adibide solte batzuk ere jasotzen diren.

Ildo horretatik, niri behintzat hozki pittin bat ematen didate honakoaren tankerako esaldiek:  Erabaki horiek indarra izaten jarraituko dute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian. Hain zuzen ere, eta esan bezala, "foru lege honetan ezarritakoaren aurka joatea", nire ustez, berariazko erauntsi edo asmo osozko eraso bat egitea delako, eta ez, adibidean bezala, dena delako arau bat, etorkizunean jaulkitzen den beste arau baten eduki desberdinekoa izatearen ondorioz, asmo berezirik gabeko kontraesan soil batean suertatze hutsa.

Zer deritzozue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251203/e8fdb017/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9835 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251203/e8fdb017/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago