[itzul] AURKA vs. KONTRA
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Abe 2, 14:20:56, CET 2025
Ondorioztapen batera iritsi naiz. Ez dakit ados ala desados egongo zareten,
eta horregatik zuen iritzia jakin nahi nuke.
Gaur egungo erabileran oinarriturik, esango nuke *aurka*ren esanahia
murritzagoa dela *kontra*rena baino.
*Aurka *erabiltzen dugu eraso-asmo bat dagoenean atzetik: zerbaiten aurkako
iritzia, norbaiten aurkako erabakia.
Baina halako asmorik ez dagoenean, ez dugu *aurka* erabiltzen. Adibidez, ez
dugu esaten "paretaren aurka jarri zuen altzaria".
*Kontra*k, ordea, bi zentzuak atxikitzen ditu: batzuetan, eraso-asmoa
adierazten du (eta kasu honetan *aurka*ren sinonimoa da: zerbaiten *kontra*ko
iritzia, norbaiten *kontra*ko erabakia); baina beste batzuetan, -*n
bermaturik *du esanahia, hain zuzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak horri buruz
jasotzen dituen hirugarren eta laugarren adieretan bezalaxe.
Bada, zerbaitekin kontraesan soilean egotea, tartean asmotasun inolakorik
ez dagoela, nire ustez gaur egun *kontra*ri bakarrik dagokion esanahia
dugu, eta ez *aurka*ri dagokiona, nahiz eta Orotariko hiztegian horren
adibide solte batzuk ere jasotzen diren.
Ildo horretatik, niri behintzat hozki pittin bat ematen didate honakoaren
tankerako esaldiek: *Erabaki horiek indarra izaten jarraituko dute foru
lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian*. Hain zuzen ere, eta
esan bezala, "foru lege honetan ezarritakoaren aurka joatea", nire ustez,
berariazko erauntsi edo asmo osozko eraso bat egitea delako, eta ez,
adibidean bezala, dena delako arau bat, etorkizunean jaulkitzen den beste
arau baten eduki desberdinekoa izatearen ondorioz, asmo berezirik gabeko
kontraesan soil batean suertatze hutsa.
Zer deritzozue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251202/ec5c97c7/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago