[itzul] Korapiloa ezin askatuz
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Abe 16, 10:56:11, CET 2025
Ebro ibaiaren ezkerraldetiko (ibai)adar den Ega ibaiak Nafarroako
probintzian du arroa ia osorik (% 72).
OHARRA: Ez nago ados izen berezi batek (kasu honetan, "Ega ibaia")
erlatiborik ezin eramateari buruzko agindu edo dena delakoarekin –erlatiboa
euskaraz espezifikatiboa soilik omen dela dioenarekin, eta horrenbestez
erlatiboaren erabilerak aditzera emango lukeela bereizi beharreko Ega ibai
bat baino gehiago legokeela–.
OHARRA: "Nafarroako probintzia" jarri dut jatorrizkoan "provincia de
Navarra", eta ez "Navarra" ez "Reino de Navarra", dioelako.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz01 a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2025 abe. 11(a), og. (19:28)):
> Kaixo.
>
> Ez dakit nekea ote den edo...
>
> *La cuenca del río Ega, afluente por la margen izquierda del río Ebro,*
> pertenece casi en su totalidad a la provincia de Navarra (72%)
>
> Nola emango zenukete gorriz dagoen esaldi hori?
>
> Mila esker, aurrez
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251216/e2f87359/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago