[itzul] Korapiloa ezin askatuz

Ugarte Arruebarrena, Aitor aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus
As, Abe 16, 13:07:32, CET 2025


Xabier:

Euskal erlatiboari buruzko azken baieztapen hori oro har egiten duzu, ala soilik izen bereziei buruz?

Alegia, oro har zaude erlatiboa euskaraz espezifikatiboa soilik omen dela dioen aginduaren kontra, ala uste duzu izen arruntei bakarrik aplikatu behar zaiela agindu hori?

(Bestalde, nik "pertenece a" hori "-ri dagokio" itzuli izan dut holakoetan, hau da, "Halako auzo Bestelako udalerri honi dagokio"…)

AitorU.

Hemendik: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: 2025(e)ko abenduaren 16(a), asteartea 10:56
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Korapiloa ezin askatuz

Ebro ibaiaren ezkerraldetiko (ibai)adar den Ega ibaiak Nafarroako probintzian du arroa ia osorik (% 72).

OHARRA: Ez nago ados izen berezi batek (kasu honetan, "Ega ibaia") erlatiborik ezin eramateari buruzko agindu edo dena delakoarekin –erlatiboa euskaraz espezifikatiboa soilik omen dela dioenarekin, eta horrenbestez erlatiboaren erabilerak aditzera emango lukeela bereizi beharreko Ega ibai bat baino gehiago legokeela–.

OHARRA: "Nafarroako probintzia" jarri dut jatorrizkoan "provincia de Navarra", eta ez "Navarra" ez "Reino de Navarra", dioelako.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz01 a bildua gmail.com<mailto:itzuliz01 a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2025 abe. 11(a), og. (19:28)):
Kaixo.

Ez dakit nekea ote den edo...

La cuenca del río Ega, afluente por la margen izquierda del río Ebro, pertenece casi en su totalidad a la provincia de Navarra (72%)

Nola emango zenukete gorriz dagoen esaldi hori?

Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251216/102fa591/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago