[itzul] Korapiloa ezin askatuz
Ugarte Arruebarrena, Aitor
aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus
As, Abe 16, 14:07:50, CET 2025
Bai, ados; nik ere, horrela ulertu izan dut beti: bat da gure aita zeruetan dagoena, eta beste bat lurrean dagoena…
AitorU.
Hemendik: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: 2025(e)ko abenduaren 16(a), asteartea 13:59
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Korapiloa ezin askatuz
Erlatibozko perpausa + izen berezia konbinazioaz ari nintzen.
Eta, konbinazio horretan, erlatibozko perpausa ez dela nahitaez espezifikatibotzat ulertzekoa esan nahi nuen.
Adibide hau kirolakeitb.eus-etik hartua da:
2021eko Urrezko Baloia irabazi duen Messi<https://kirolakeitb.eus/eu/futbola/2021/11/29/messik-eta-putellasek-irabazi-dute-2021eko-urrezko-baloia/> eta Lewandowski dira faboritoak.
Argi dago esakera horren asmoa ez dela "Messi hori, eta ez beste hura" bereiztea. Ez da espezifikatiboa.
Gure Aita otoitza Gure Aita, zeruetan zarena hitzekin hasten da. Zeruetan zarena horrek, sakoneko egituran, zeruetan zaren Gure Aita darama, ezta? Eta argi dago otoitzaren asmoa ez dela inolako bereizketatan sartzea, Gure Aita bakarra izaki (otoitz-egilearen ikuspegitik, noski). Beraz, nahiz eta Gure Aita ez izan izen berezi bat, bada, bai, bakartzat hartzen den izaki bat, eta haren aipamenari itsatsitako perpaus erlatiboak ez dauka balio espezifikatiborik.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Ugarte Arruebarrena, Aitor (aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus<mailto:aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus>) erabiltzaileak (2025 abe. 16(a), ar. (13:07)):
Xabier:
Euskal erlatiboari buruzko azken baieztapen hori oro har egiten duzu, ala soilik izen bereziei buruz?
Alegia, oro har zaude erlatiboa euskaraz espezifikatiboa soilik omen dela dioen aginduaren kontra, ala uste duzu izen arruntei bakarrik aplikatu behar zaiela agindu hori?
(Bestalde, nik "pertenece a" hori "-ri dagokio" itzuli izan dut holakoetan, hau da, "Halako auzo Bestelako udalerri honi dagokio"…)
AitorU.
Hemendik: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Bidaltze-data: 2025(e)ko abenduaren 16(a), asteartea 10:56
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] Korapiloa ezin askatuz
Ebro ibaiaren ezkerraldetiko (ibai)adar den Ega ibaiak Nafarroako probintzian du arroa ia osorik (% 72).
OHARRA: Ez nago ados izen berezi batek (kasu honetan, "Ega ibaia") erlatiborik ezin eramateari buruzko agindu edo dena delakoarekin –erlatiboa euskaraz espezifikatiboa soilik omen dela dioenarekin, eta horrenbestez erlatiboaren erabilerak aditzera emango lukeela bereizi beharreko Ega ibai bat baino gehiago legokeela–.
OHARRA: "Nafarroako probintzia" jarri dut jatorrizkoan "provincia de Navarra", eta ez "Navarra" ez "Reino de Navarra", dioelako.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz01 a bildua gmail.com<mailto:itzuliz01 a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2025 abe. 11(a), og. (19:28)):
Kaixo.
Ez dakit nekea ote den edo...
La cuenca del río Ega, afluente por la margen izquierda del río Ebro, pertenece casi en su totalidad a la provincia de Navarra (72%)
Nola emango zenukete gorriz dagoen esaldi hori?
Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251216/89daccd4/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago