[itzul] Korapiloa ezin askatuz
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Abe 16, 14:13:57, CET 2025
Ez, ez, justu kontrakoa esan dut:* zeruan zaren Gure Aita *dioena ez zaio
zuzentzen *zeruan zaren Gure Aitari, eta ez lurrean dagoenari*. Ez du modu
espezifikatiboan erabiltzen *zeruan zaren Gure Aita*, baizik eta modu
esplikatiboan.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Ugarte Arruebarrena, Aitor (aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus)
erabiltzaileak (2025 abe. 16(a), ar. (14:08)):
> Bai, ados; nik ere, horrela ulertu izan dut beti: bat da gure aita
> zeruetan dagoena, eta beste bat lurrean dagoena…
>
>
>
> AitorU.
>
> *Hemendik:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2025(e)ko abenduaren 16(a), asteartea 13:59
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Korapiloa ezin askatuz
>
>
>
> *Erlatibozko perpausa + izen berezia* konbinazioaz ari nintzen.
>
>
>
> Eta, konbinazio horretan, erlatibozko perpausa ez dela nahitaez
> espezifikatibotzat ulertzekoa esan nahi nuen.
>
>
>
> Adibide hau kirolakeitb.eus-etik hartua da:
>
>
>
> *2021eko Urrezko Baloia irabazi duen Messi
> <https://kirolakeitb.eus/eu/futbola/2021/11/29/messik-eta-putellasek-irabazi-dute-2021eko-urrezko-baloia/>* eta
> Lewandowski dira faboritoak.
>
>
>
> Argi dago esakera horren asmoa ez dela "Messi hori, eta ez beste hura"
> bereiztea. Ez da espezifikatiboa.
>
>
>
> *Gure Aita *otoitza *Gure Aita, zeruetan zarena* hitzekin hasten da. *Zeruetan
> zarena* horrek, sakoneko egituran, *zeruetan zaren Gure Aita * darama,
> ezta? Eta argi dago otoitzaren asmoa ez dela inolako bereizketatan sartzea, *Gure
> Aita *bakarra izaki (otoitz-egilearen ikuspegitik, noski). Beraz, nahiz
> eta *Gure Aita* ez izan izen berezi bat, bada, bai, bakartzat hartzen den
> izaki bat, eta haren aipamenari itsatsitako perpaus erlatiboak ez dauka
> balio espezifikatiborik.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Ugarte Arruebarrena, Aitor (aitor.ugarte a bildua legebiltzarra.eus)
> erabiltzaileak (2025 abe. 16(a), ar. (13:07)):
>
> Xabier:
>
>
>
> Euskal erlatiboari buruzko azken baieztapen hori oro har egiten duzu, ala
> soilik izen bereziei buruz?
>
>
>
> Alegia, oro har zaude erlatiboa euskaraz espezifikatiboa soilik omen dela
> dioen aginduaren kontra, ala uste duzu izen arruntei bakarrik aplikatu
> behar zaiela agindu hori?
>
>
>
> (Bestalde, nik "pertenece a" hori "-ri dagokio" itzuli izan dut
> holakoetan, hau da, "Halako auzo Bestelako udalerri honi dagokio"…)
>
>
>
> AitorU.
>
>
>
> *Hemendik:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2025(e)ko abenduaren 16(a), asteartea 10:56
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] Korapiloa ezin askatuz
>
>
>
> Ebro ibaiaren ezkerraldetiko (ibai)adar den Ega ibaiak Nafarroako
> probintzian du arroa ia osorik (% 72).
>
>
>
> OHARRA: Ez nago ados izen berezi batek (kasu honetan, "Ega ibaia")
> erlatiborik ezin eramateari buruzko agindu edo dena delakoarekin –erlatiboa
> euskaraz espezifikatiboa soilik omen dela dioenarekin, eta horrenbestez
> erlatiboaren erabilerak aditzera emango lukeela bereizi beharreko Ega ibai
> bat baino gehiago legokeela–.
>
>
>
> OHARRA: "Nafarroako probintzia" jarri dut jatorrizkoan "provincia de
> Navarra", eta ez "Navarra" ez "Reino de Navarra", dioelako.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz01 a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2025 abe. 11(a), og. (19:28)):
>
> Kaixo.
>
>
>
> Ez dakit nekea ote den edo...
>
>
>
> *La cuenca del río Ega, afluente por la margen izquierda del río Ebro,*
> pertenece casi en su totalidad a la provincia de Navarra (72%)
>
>
>
> Nola emango zenukete gorriz dagoen esaldi hori?
>
>
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251216/ac52151c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago