[itzul] Txormioak = Maleolos?

Bitor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Iga, Urt 26, 16:29:58, CET 2025


Ene! gaizki aditzen nion gure amari, bi orkatilatan esaten zuen, beraz

Mila esker, hurrengoan Orotariko hiztegian eta halakoetan aztertzen ahal
dut, galdetu baino lehen.

Mila esker berriro ere guztioi

El sáb, 25 ene 2025, 12:41, Bitor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> escribió:

> Egun on:
>
> Gure amak, Beunzan jatorria zuena, "txormio" hitza erabiltzen zuen. Hori
> erabiltzen zuenean, batez ere, orkatilaren alboei erreferentzia egiten zien
> eta hatzez erakutsi; beti pluralean "txormioetan" esaten zuen.. Orain ez
> nago ehuneko ehunean ziur horretaz, zeren, ez dut ohiko iturrietan
> aurkitzen. Ceferina Fontellas zendu zen 2015. urtean eta ez dakit nori
> galdetu. *Goian bego.*
>
> Norbaitek ezagutzen al du hitz hori eta bere esanahia?
>
> Bitor
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250126/a2a847ad/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago