[itzul] Txormioak = Maleolos?

Elixabete Perez Gaztelu elixabete.perez a bildua deusto.eus
Lar, Urt 25, 15:02:20, CET 2025


Arratsalde on!
Errenterian, Lezon, Oiartzunen...
txurmiyuak guretzat txorkatillak dira; orkatilak.

Ez dakit balio dizun.

Ongi izan.


Bitor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2025 urt. 25,
lr. 12:41):

> Egun on:
>
> Gure amak, Beunzan jatorria zuena, "txormio" hitza erabiltzen zuen. Hori
> erabiltzen zuenean, batez ere, orkatilaren alboei erreferentzia egiten zien
> eta hatzez erakutsi; beti pluralean "txormioetan" esaten zuen.. Orain ez
> nago ehuneko ehunean ziur horretaz, zeren, ez dut ohiko iturrietan
> aurkitzen. Ceferina Fontellas zendu zen 2015. urtean eta ez dakit nori
> galdetu. *Goian bego.*
>
> Norbaitek ezagutzen al du hitz hori eta bere esanahia?
>
> Bitor
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250125/66d47aff/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago