[itzul] Mugagabea/mugatua
Eneko Aizpurua
eneko.aizpurua a bildua unavarra.es
Ast, Urt 30, 12:51:41, CET 2025
Bai, ados nago zurekin, Xabier.
El 30/01/2025 a las 12:23, Xabier Aristegieta escribió:
> Argiago eta laburrago esango dut: nire ustez, oso ideia txarra da
> "masterra Xn" egitura adizlagunduna erabiltzea.
>
> Masterren izenak isolatuta joan daitezke zerrenda batean edo izenburu
> batean, baina era guztietako elkarrizketetan eta testuetan erabiliak
> izatekoak dira, eta problemak sortuko dira egitura horrekin, ziur
> baino ziurrago.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Eneko Aizpurua (eneko.aizpurua a bildua unavarra.es)
> erabiltzaileak (2025 urt. 30(a), og. (09:49)):
>
> Aupa, Xabier, Alfontso eta Joxe Mari:
>
> Eskerrik asko emandako argibideengatik.
>
> Xabierrek erantzundakoari dagokionez, isolatuta doazenean
> bakarrik erabiltzen dira NUPen "Unibertsitate Masterra
> halakotan..." eta gisako ereduak. Bestela, ".........ko
> Unibertsitate Masterra" erabiltzen da.
>
> Kontua da Alfontsok esan bezala, batez ere zerrendetan eta,
> nekagarria izan daitekeela "alorreko/alorrean" sartzea.
>
> Bestalde, bat nator Joxe Marirekin zuzenena tituluaren izena
> euskara hutsean ematea litzatekeela eta kitto, baina katramila
> jatorrizko izenetik datorkigu, han gaztelania eta ingelesa
> agertzen baitira nahas-mahas (tituluak ingelesez ematen
> direlakoan edo auskalo...), eta NUPeko Itzulpen Zerbitzuan
> jatorrizko eredu horri jarraitzea erabaki zuten.
>
> Nolanahi ere, eredu hori jarraituz, deklinatzerakoan bi eredu
> nagusitu dira NUPeko itzulpenetan:
>
> Unibertsitate Masterra Machine Learningean (mugatua) eta
> Unibertsitate Masterra International Businessen (mugagabea)
>
> Laburbilduz, irizpideak bateratzeko edo, hortik sortu zaigu zalantza:
>
> Máster Universitario en Machine Learning edo Máster Universitario
> en International Business agertzen denean, eta "Unibertsitate
> Masterra halakotan..." ereduari jarraituz itzuli behar badugu,
> nola deklinatu ingelesezko hitza:
>
> Unibertsitate Masterra Machine Learningean ala Learningen?
>
> Unibertsitate Masterra International Businessean ala Businessen?
>
> Ongi izan
>
> Eneko
>
> El 29/01/2025 a las 20:12, Joxe Mari Berasategi escribió:
>> Aupa, Eneko:
>> Barkatu galderari galderarekin erantzutea.
>> "Machine Learning" eta "International Business" ez al dira
>> itzultzekoak?
>> Ze horrek aldatu egin dezake deklinazio atzizkiaren kontua, ala?
>> Ondo izan,
>> Joxe Mari
>>
>> Hau idatzi du Eneko Aizpurua (eneko.aizpurua a bildua unavarra.es)
>> erabiltzaileak (2025 urt. 29(a), az. (15:17)):
>>
>> Kaixo itzulkideok,
>>
>>
>> Bulegoan ez gara ados jartzen nola deklinatu unibertsitateko
>> master
>> batzuen izenak euskaraz, hots, mugagabea edo mugatua behar duten:
>>
>> 1. Máster Universitario en Machine Learning: Unibertsitate
>> Masterra
>> Machine Learningen ala Unibertsitate Masterra Machine Learningean
>>
>> 2. Máster Universitario en International Business: Unibertsitate
>> Masterra International Businessen ala Unibertsitate Masterra
>> International Businessean
>>
>>
>> Zer deritzozue horri?
>>
>>
>> Eskerrik asko
>>
>> Eneko
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250130/7949efef/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago