[itzul] KAN/EXT: Accidental
Aitor Duñabeitia
katamixar a bildua gmail.com
Al, Uzt 21, 16:01:53, CEST 2025
Milesker, Aitor!
Horixe gura izan dut; nonbaiten jasota dagoelako bermea.
Ondo izan.
Aitor
Erdozia Abasolo, Aitor <aerdozia a bildua jjggalava.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2025 uzt. 21(a), al. (13:28)):
> Kaixo, Aitor. Aipatzen dituzun “kontuok” argi ez dauzkat, baina, dena
> dela, “accidental” hori badago jasota IVAPen DUDANET kontsulta-zerbitzuan
> (“nombramiento accidental” esateko “halabeharrezko izendapen” proposatu
> zuten 2022an egindako kontsulta batean):
>
> https://www.ivap.euskadi.eus/v50auUdaWar/busqueda/inicio
>
>
>
>
>
>
>
> [image: Firma Aitor]
>
>
>
> *De:* Aitor Duñabeitia <katamixar a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* sábado, 19 de julio de 2025 17:21
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* KAN/EXT:[itzul] Accidental
>
>
>
>
>
> *Kanpoko mezu elektronikoa:* kontuz ibili estekekin eta fitxategi
> erantsiekin.
>
> *Correo externo:* extrema las precauciones en los enlaces y archivos
> adjuntos que pudiera contener
>
>
>
> Arratsalde on:
>
>
>
> Ba ote da inon zehazturik "secretaria/o accidental" zelan den euskaraz?
>
>
>
> Udal bakan batzuek darabilten "halabeharrezko idazkari" formula egokia
> delakoan nago, baina ez dut jasorik topatu inongo hiztegi edo terminologia
> zerrendatan.
>
>
>
> Beste hainbat udalek "behin-behineko idazkaria" darabilte, baina ez
> deritzot egoki, behin-behinekok bestelako esangura duelakoan. Halere,
> Elhuyar hiztegian gaztelaniaz "accidental" bilatuta, "behin-behineko
> alkatea" adibidea dakar.
>
>
>
> Beste batzuek "jarduneko idazkaria" darabilte; baina, parekatu litezke "en
> funciones" eta "accidental" kontzeptuak?
>
>
>
> Inork argi ditu kontuok edo badaki inon jasota/zehazturik dagoen?
>
>
>
> Milesker
>
>
>
> Aitor
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250721/c8533e5e/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 46503 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250721/c8533e5e/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.png
Mota: image/png
Tamaina: 128129 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250721/c8533e5e/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago