[itzul] subitizar

Josu Garate Golmayo josugarate a bildua gmail.com
Ast, Eka 5, 12:40:54, CEST 2025


Kaixo,

Haur Hezkuntzari buruzko testu batean, *subitizar*/*subitización* terminoa
agertu zait.
Multzo txiki batean zenbat elementu dauden berehala adieraztea esan nahi
du, baina elementuak zenbatu gabe.
Ez dut Interneten euskarazko ordainik aurkitu, eta momentuz,
*bat-batekotasuna* erabiltzea bururatu zait.
Ba al duzue ideia hoberik edo ba al dakizue nola eman izan den euskaraz?

Aldez aurretik mila esker.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250605/bab365d8/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago