[itzul] subitizar

Aitor Salaberria aitor a bildua trasala.com
Ast, Eka 5, 13:07:42, CEST 2025


Kaixo, Josu:


Ez dakit noizbait eman den euskaraz. Baina, jolastearren.

Antza, latinezko "subitus" hitzetik eratorria da: 
https://en.wikipedia.org/wiki/Subitizing (bigarren parrafoaren 
amaieran). Erro hori hartuta, aditza eta izena osa ditzakegu, 
"bat-batekotasuna" aditz bihurtzeko zail ikusten baitut behintzat. 
Hortaz, "supitu" hitza erabiltzea otutzen zait, "supitizatu" eta 
"supitizazio" ematearren. Elhuyarrek badu jasoa hitza: 
https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/s%C3%BAbito, baita Adorezek ere.


Lagunduko zaituelakoan.


Izan ongi,

*Aitor Salaberria*

Skype <https://join.skype.com/invite/IfYKToYNYByb> | ProZ 
<https://www.proz.com/profile/3637600> | LinkedIn 
<https://www.linkedin.com/in/aitor-salaberria-11b06027b>

UTC +02:00 (CEST)

El 05/06/2025 a las 12:40, Josu Garate Golmayo escribió:
> Kaixo,
>
> Haur Hezkuntzari buruzko testu batean, 
> /subitizar///subitización/ terminoa agertu zait.
> Multzo txiki batean zenbat elementu dauden berehala adieraztea esan 
> nahi du, baina elementuak zenbatu gabe.
> Ez dut Interneten euskarazko ordainik aurkitu, eta momentuz, 
> /bat-batekotasuna/ erabiltzea bururatu zait.
> Ba al duzue ideia hoberik edo ba al dakizue nola eman izan den euskaraz?
>
> Aldez aurretik mila esker.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250605/3cbfd2f4/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago