[itzul] Leire Errandonea Garcia-Larratxok irabazi du Minaberri itzulpen-beka

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Al, Eka 9, 10:31:07, CEST 2025


EIZIEk Minaberri bekaren bigarren edizioa antolatu du aurtengo udaberrian Iruñeko Udalarekin, Txalaparta argitaletxearekin eta CEDROrekin lankidetzan. Mentoretza baten bitartez, nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratuko du bekaren irabazleak: Mari-Aude Muraile idazlearen Sauveur et fils.

Hamar gazte aurkeztu dira bekaren deialdira, eta, guztien lanak azterturik, epaimahaiak erabaki du Leire Errandonea Garcia-Larratxori esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. Xabier Olarra itzultzaile eta editorea izango du mentore itzulpen-prozesuan laguntzeko, eta Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du liburua.

Epaimahaiaren iritziz, frantsesezko testuak zituen koskak ederki gainditu ditu itzultzaileak, ordain egokiak emanez euskaraz. Behar adinako fideltasunez aritu da, eta frantsesaren hainbat korapilo ederki askatu ditu. Testu ulergarria eta sinesgarria sortu du ama-alaben arteko ika-mikak islatzean. Testuak oso ongi funtzionatzen du euskaraz, lexiko zein sintaxi zuzen bezain biziarekin. Fernando Rey Escalerak, Amaia Orbe Barriok eta Xabier Olarra Lizasok osatu dute epaimahaia.   

Informazio gehiago, EIZIEren albistegian <https://eizie.eus/eu/albisteak/leire-errandonea-garcia-larratxek-irabazi-du-ii-minaberri-itzulpen-beka> eta Iruñeko Udalaren webgunean <https://www.pamplona.es/eu/gaurkotasuna/berriak/leire-errandonea-garcia-larratxek-irabazi-du-ii-minaberri-itzulpen-beka-eta>. 





EIZIE
eizie a bildua eizie.eus
943 277 111




Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250609/dd684fda/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-2.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 11294 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250609/dd684fda/attachment-0001.tiff>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago