[itzul] lan-eskaintza
Mikel Ayllon
mikelayllon a bildua gmail.com
Ost, Eka 25, 13:02:37, CEST 2025
Itzulkideok:
K 2000n zuzentzaile baten bila ari gara. Interesa baduzue, horra
lan-eskaintzaren xehetasunak:
ZUZENTZAILEA // ITZULTZAILEA
Ikus-entzunezkoen arloko euskarazko testu idatziak zuzentzeko.
Eskatzen da:
-Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintzako gradua edo
lizentziatura.
-Gutxienez euskarazko C1 ziurtagiria.
-Esperientzia zuzenketa lanetan.
-Ikus-entzunezkoen arloko itzulpengintzarekin edo euskararekin loturiko
masterrak baloratuko dira.
Eskaintzen da:
-Lanaldi osoko kontratua uztailetik urrira (luzatzeko aukerarekin).
-Lanaldi mistoa (telelana eta aurrez aurrekoa Galdakaoko egoitzan).
-Enpresaren lan-hitzarmenaren araberako soldata.
Interesa izanez gero, helarazi CVa helbide honetara: info a bildua k2000.com
(gaiaren eremuan jarri: ZUZENTZAILEA).
Baliteke nire lan-orduak bat ez etortzea zure lan-orduekin. Lasai, ez
didazu berehala erantzun behar. Irakurri eta erantzun ezazu mezua ondoen
datorkizunean.
/
Our working hours may be different. Don't worry, you don't have to answer
right away. Read and reply to the message when it suits you.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250625/f54521c2/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago