[itzul] "Uni" dela eta.

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Mar 14, 10:10:19, CET 2025


Egun on.

 "Unian" jarri ordez "Uni-an" jartzeak uste dut irakurleari lagundu egingo
liokeela esanahia identifikatzen.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du JOSU BARAMBONES ZUBIRIA (josu.barambones a bildua ehu.eus)
erabiltzaileak (2025 mar. 14(a), or. (09:43)):

> Eskerrik asko guztioi emandako erantzunengatik. "Unian" erabiliko dut.
> Segi ondo.
> ------------------------------
> *Nork:* FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2025(e)ko martxoakren 14(a), ostirala 09:10
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] "Uni" dela eta.
>
>
> Ez dakit... jarri nahi nuen.
>
> El vie, 14 mar 2025, 9:09, FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Ez daki zein den testuingurua, baina laburdura onartuz gero niri
> ulergarriagoa egiten zait unian jarrita, ez unin.
> Bestalde, lagunduko luke uni letra etzanean jartzeak?
> Fernando
>
> El vie, 14 mar 2025, 8:25, JOSU BARAMBONES ZUBIRIA <josu.barambones a bildua ehu.eus>
> escribió:
>
> Egun on. Serie bat azpidazten ari naiz eta duda hau sortu zait.
> Pertsonaietako batek dio amak bere arima bikia unibertsitatean aurkitu
> zuela. Kontua da "unibertsitatean" idatziz gero, gehienezko
> karaktere-kopurua gainditzen dudala, eta "unibertsitatean" idatzi beharrean
> "unin" jartzea otu zait.
> Nik argi daukat "unin" onargarria izan daitekeela zenbait testuingurutan
> (esango nuke unibertsitateko ikasleek ahoz "uni" erabiltzen dutela
> gehienbat). Horregatik galdetu nahi nizueke ea zuentzat ere onargarria den
> azpidatzitako testu batean "unin" irakurtzea.
> Eskerrik asko.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250314/55e7892c/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago