[itzul] "Uni" dela eta.
JOSU BARAMBONES ZUBIRIA
josu.barambones a bildua ehu.eus
Or, Mar 14, 09:43:44, CET 2025
Eskerrik asko guztioi emandako erantzunengatik. "Unian" erabiliko dut.
Segi ondo.
________________________________
Nork: FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2025(e)ko martxoakren 14(a), ostirala 09:10
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] "Uni" dela eta.
Ez dakit... jarri nahi nuen.
El vie, 14 mar 2025, 9:09, FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com<mailto:freyesca a bildua gmail.com>> escribió:
Ez daki zein den testuingurua, baina laburdura onartuz gero niri ulergarriagoa egiten zait unian jarrita, ez unin.
Bestalde, lagunduko luke uni letra etzanean jartzeak?
Fernando
El vie, 14 mar 2025, 8:25, JOSU BARAMBONES ZUBIRIA <josu.barambones a bildua ehu.eus> escribió:
Egun on. Serie bat azpidazten ari naiz eta duda hau sortu zait. Pertsonaietako batek dio amak bere arima bikia unibertsitatean aurkitu zuela. Kontua da "unibertsitatean" idatziz gero, gehienezko karaktere-kopurua gainditzen dudala, eta "unibertsitatean" idatzi beharrean "unin" jartzea otu zait.
Nik argi daukat "unin" onargarria izan daitekeela zenbait testuingurutan (esango nuke unibertsitateko ikasleek ahoz "uni" erabiltzen dutela gehienbat). Horregatik galdetu nahi nizueke ea zuentzat ere onargarria den azpidatzitako testu batean "unin" irakurtzea.
Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250314/8daa45dc/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago