[itzul] "Uni" dela eta.

Bittor Hidalgo bittorhidalgo1 a bildua gmail.com
Or, Mar 14, 10:50:40, CET 2025


Unian?

 

 

Hemendik: JOSU BARAMBONES ZUBIRIA <josu.barambones a bildua ehu.eus> 
Bidaltze-data: 2025(e)ko martxoaren 14(a), ostirala 08:26
Hona: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] "Uni" dela eta.

 

Egun on. Serie bat azpidazten ari naiz eta duda hau sortu zait.
Pertsonaietako batek dio amak bere arima bikia unibertsitatean aurkitu
zuela. Kontua da "unibertsitatean" idatziz gero, gehienezko
karaktere-kopurua gainditzen dudala, eta "unibertsitatean" idatzi beharrean
"unin" jartzea otu zait.

Nik argi daukat "unin" onargarria izan daitekeela zenbait testuingurutan
(esango nuke unibertsitateko ikasleek ahoz "uni" erabiltzen dutela
gehienbat). Horregatik galdetu nahi nizueke ea zuentzat ere onargarria den
azpidatzitako testu batean "unin" irakurtzea.

Eskerrik asko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250314/55f869ff/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago