[itzul] "Uni" dela eta.
Ainara Ruiz
ainara.itzultzailea a bildua gmail.com
Or, Mar 14, 12:33:15, CET 2025
Kaixo.
Nik ere uste dut "unian" behar lukeela.
Eta unibertsitateko ikasleekin harreman handirik ez badut ere, esango nuke
askoz gehiagotan entzun dudala "unian" / "unixan" (Debagoienekoei) "unin"
baino.
El vie., 14 mar. 2025 8:25, JOSU BARAMBONES ZUBIRIA <josu.barambones a bildua ehu.eus>
escribió:
> Egun on. Serie bat azpidazten ari naiz eta duda hau sortu zait.
> Pertsonaietako batek dio amak bere arima bikia unibertsitatean aurkitu
> zuela. Kontua da "unibertsitatean" idatziz gero, gehienezko
> karaktere-kopurua gainditzen dudala, eta "unibertsitatean" idatzi beharrean
> "unin" jartzea otu zait.
> Nik argi daukat "unin" onargarria izan daitekeela zenbait testuingurutan
> (esango nuke unibertsitateko ikasleek ahoz "uni" erabiltzen dutela
> gehienbat). Horregatik galdetu nahi nizueke ea zuentzat ere onargarria den
> azpidatzitako testu batean "unin" irakurtzea.
> Eskerrik asko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250314/d3c6220f/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago