[itzul] Embarcaciones de eslora superior a 8 metros hasta 10 metros

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Ost, Mar 19, 15:33:22, CET 2025


Bi bide hauek ere badira:

   - 10-12 metroko luzera duten ontziak
   - 10 metrotik 12ra bitarteko luzera duten ontziak  / 10etik 12 metrora
   bitarteko luzera duten ontziak


==

Nahiz eta euskara arruntean ondoz ondoko bi zenbaki txikiren arteko
zalantza adierazteko *bizpahiru, hiruzpalau* eta antzeko hitzak erabiltzen
diren, zenbaki handien edo ondoz ondokoak ez diren zenbakien kasuan,
ezelako loturarik gabe aipatzen dira gutxi gorabeherako zenbakiak («hamar
hogei (bat) lagun») bai eta tarte horretan daudenak ere («hamar hogei
lagun» = «hamarretik hogeira bitarteko lagun kopurua»).

Horregatik, bi mugaren arteko kantitateak ematean, oro har, zenbakiak bata
bestearen ondoren ematea dirudi biderik egokiena ahozko eran, eta bien
artean marratxo bat jarrita idatzizko eran; honela:

300-400 euro behar dira horretarako: (irakurtzean) «hirurehun laurehun
(bat) euro behar dira».

Jose Ramon Etxebarria, “Zientzia eta teknikako euskara arautzeko
gomendioak” (EIMAren estilo-liburua), 2011

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/Zientzia_22_06.pdf



*bitarteko *(azpisarrera, OEH)

b)

(Tras alativo). De hasta.
Aitzaren oñetik erpiñara bitarteko lau zatietatik iru igarotzean. Izt C 66.
Ogeittik berrogei urtera bitarteko mutil guztiak. Echta Jos 56. Suatetik
gizategira bitarteko iragotegi edo bidestuan. Ag Kr 23. Zarauztik Getarira
bitarteko erreskada luzea. TAg Uzt 226. Amar millatik amar millara
bitarteko zatiak. EAEg 13-10-1936, 36. Arrapaladan egin zituan gure mutilak
untzira bitarteko bideak. Erkiag Arran 83. Neska-mutil gaztetxoentzat,
amalautik emezortzira bitartekoentzat. MAtx Gazt 11. Bazkide sartzeko,
amabost urtetik berrogetamabost urtera bitartekoa izan bear zan. Etxabu
Kontu 109. Ogei ta amar urtetik amaseira bitarteko amaika mutil. Ataño
TxanKan 211.


Hau idatzi du erroteta , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak
(2025 mar. 19(a), az. (15:02)):

> Zalantzan nago hori zelan jarri?
>
> 10 metrotik gorako eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>
> 10 metro baino gehiagotik 12 metro arteko luzera duten ontziak
>
> 10 metrotik gora eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>
>>
> Eskerrik asko
>
>
>

-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Patxi Petrirena Altzuguren*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 




-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik. Hemen 
<https://www.elhuyar.eus/eu/segurtasun-politika>  duzu gure 
segurtasun-politikari buruzko informazioa.
Zure datu pertsonalak, zeinak 
ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen aurka egin nahi baduzu, datuetara irispidea izan nahi 
baduzu, haiek zuzendu edo ezereztu nahi badituzu, edo datuak babesteari 
buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, 
idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara:

 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250319/e6ff3727/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago