[itzul] Embarcaciones de eslora superior a 8 metros hasta 10 metros

A O aitoronate a bildua gmail.com
Ost, Mar 19, 15:47:02, CET 2025


Kaixo, Patxi.
Zure proposamenak 10 metroko ontziak barruan hartzen ditu, baina 10 metro
baino gehiagoko ontziez ari gara.
Esango nuke 10 metrorainokoak (10 metrokoak barne) beste sailkapen batean
sartzen direla (adibidez 7 metro baino gehiagotik 10 metrora).
Ondo izan.

Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2025 mar. 19(a), az. (15:33)):

> Bi bide hauek ere badira:
>
>    - 10-12 metroko luzera duten ontziak
>    - 10 metrotik 12ra bitarteko luzera duten ontziak  / 10etik 12 metrora
>    bitarteko luzera duten ontziak
>
>
> ==
>
> Nahiz eta euskara arruntean ondoz ondoko bi zenbaki txikiren arteko
> zalantza adierazteko *bizpahiru, hiruzpalau* eta antzeko hitzak
> erabiltzen diren, zenbaki handien edo ondoz ondokoak ez diren zenbakien
> kasuan, ezelako loturarik gabe aipatzen dira gutxi gorabeherako zenbakiak
> («hamar hogei (bat) lagun») bai eta tarte horretan daudenak ere («hamar
> hogei lagun» = «hamarretik hogeira bitarteko lagun kopurua»).
>
> Horregatik, bi mugaren arteko kantitateak ematean, oro har, zenbakiak bata
> bestearen ondoren ematea dirudi biderik egokiena ahozko eran, eta bien
> artean marratxo bat jarrita idatzizko eran; honela:
>
> 300-400 euro behar dira horretarako: (irakurtzean) «hirurehun laurehun
> (bat) euro behar dira».
>
> Jose Ramon Etxebarria, “Zientzia eta teknikako euskara arautzeko
> gomendioak” (EIMAren estilo-liburua), 2011
>
>
> https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/Zientzia_22_06.pdf
>
>
>
> *bitarteko *(azpisarrera, OEH)
>
> b)
>
> (Tras alativo). De hasta.
> Aitzaren oñetik erpiñara bitarteko lau zatietatik iru igarotzean. Izt C
> 66. Ogeittik berrogei urtera bitarteko mutil guztiak. Echta Jos 56.
> Suatetik gizategira bitarteko iragotegi edo bidestuan. Ag Kr 23. Zarauztik
> Getarira bitarteko erreskada luzea. TAg Uzt 226. Amar millatik amar millara
> bitarteko zatiak. EAEg 13-10-1936, 36. Arrapaladan egin zituan gure mutilak
> untzira bitarteko bideak. Erkiag Arran 83. Neska-mutil gaztetxoentzat,
> amalautik emezortzira bitartekoentzat. MAtx Gazt 11. Bazkide sartzeko,
> amabost urtetik berrogetamabost urtera bitartekoa izan bear zan. Etxabu
> Kontu 109. Ogei ta amar urtetik amaseira bitarteko amaika mutil. Ataño
> TxanKan 211.
>
>
> Hau idatzi du erroteta , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2025 mar. 19(a), az. (15:02)):
>
>> Zalantzan nago hori zelan jarri?
>>
>> 10 metrotik gorako eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> 10 metro baino gehiagotik 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> 10 metrotik gora eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>>>>
>> Eskerrik asko
>>
>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik. Hemen
> <https://www.elhuyar.eus/eu/segurtasun-politika>  duzu gure
> segurtasun-politikari buruzko informazioa.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen aurka egin nahi
> baduzu, datuetara irispidea izan nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezereztu
> nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara:  datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250319/f1aeff70/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago