[itzul] Embarcaciones de eslora superior a 8 metros hasta 10 metros
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Mar 19, 16:28:27, CET 2025
Euskarazko "-TIK GORA / -TIK BEHERA" espresioarekin problema potolo bat
daukagu, eta uste dut lehenago ere atera dela gai hau Itzul-en.
Problema potolo bat daukagula diot, ez garelako ados jartzen "X-tik gora"
espresioaz adierazten den tarte horretan "X" hori sartuta dagoen ala ez.
Nire ustez, bai:
"18 urtetik gorakoentzako filma" espresioan, 18 zenbakia sartuta dago
adin-tarte horren barruan.
"Gaurtik aurrera txintxo-txintxo arituko naizela agintzen dizut" esaldian,
esan nahi da ezen gaurtik hasita, alegia gaur ERE, txintxo-txintxo arituko
naizela.
Gatozen, orain, helarazi diguzun esaldira: "eslora superior a 8 metros
hasta 10 metros". Gaztelaniazko espresioa argia da oso: 8 metro juxtuko
luzerakoak direnak EZ daude tarte horretan sartuta, "superior a 8 metros"
ez delako "8 metros". Hori bezain sinplea.
Kontzeptua, beraz, argi dago. Beste gauza bat da, noski, tankera horretako
muga-ezarpenekin eta sailkapenekin jostari aritzea eta iseka egitea ea zer
diferentzia dagoen 8 metroren eta 8,00000000000(...)1 metroren artean.
Baina horrelakoetan ez noa sartzera, ideia nagusia argi dagoelako.
Era berean, "las entidades locales de más de 500 habitantes" taldean ez
dira sartzen 500 biztanle juxtu dituztenak. Horregatik, nire ustez
kontzeptualki okerra da "500 biztanlez gorako toki-entitateak".
Nire proposamena:
8 metro baino gehiagotik 10 metrorainoko luzerako ontziak.
(Oharra: ez dut ulertzen zergatik aritu behar ote dugun euskarazko
itzulpena astuntzen, aditz bat sarturik erlatibozko perpaus behargabe bat
txertatuz: "8 metro baino gehiagotik 10 metrorainoko luzera DUTEN (????)
ontziak")
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du joseba , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak
(2025 mar. 19(a), az. (15:54)):
> Baina ez dira 10etik 12ra
> 10 metrokoak aurreko taldean sartzen dira. Hemen 10 metro baino
> gehiagokoak dira
> Nire iphonetik bidalia
>
>
>
> El 19 mar 2025, a las 15:33, Patxi Petrirena Altzuguren
> <p.petrirena a bildua elhuyar.eus> escribió:
>
>
> Bi bide hauek ere badira:
>
> - 10-12 metroko luzera duten ontziak
> - 10 metrotik 12ra bitarteko luzera duten ontziak / 10etik 12 metrora
> bitarteko luzera duten ontziak
>
>
> ==
>
> Nahiz eta euskara arruntean ondoz ondoko bi zenbaki txikiren arteko
> zalantza adierazteko *bizpahiru, hiruzpalau* eta antzeko hitzak
> erabiltzen diren, zenbaki handien edo ondoz ondokoak ez diren zenbakien
> kasuan, ezelako loturarik gabe aipatzen dira gutxi gorabeherako zenbakiak
> («hamar hogei (bat) lagun») bai eta tarte horretan daudenak ere («hamar
> hogei lagun» = «hamarretik hogeira bitarteko lagun kopurua»).
>
> Horregatik, bi mugaren arteko kantitateak ematean, oro har, zenbakiak bata
> bestearen ondoren ematea dirudi biderik egokiena ahozko eran, eta bien
> artean marratxo bat jarrita idatzizko eran; honela:
>
> 300-400 euro behar dira horretarako: (irakurtzean) «hirurehun laurehun
> (bat) euro behar dira».
>
> Jose Ramon Etxebarria, “Zientzia eta teknikako euskara arautzeko
> gomendioak” (EIMAren estilo-liburua), 2011
>
>
> https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/Zientzia_22_06.pdf
>
>
>
> *bitarteko *(azpisarrera, OEH)
>
> b)
>
> (Tras alativo). De hasta.
> Aitzaren oñetik erpiñara bitarteko lau zatietatik iru igarotzean. Izt C
> 66. Ogeittik berrogei urtera bitarteko mutil guztiak. Echta Jos 56.
> Suatetik gizategira bitarteko iragotegi edo bidestuan. Ag Kr 23. Zarauztik
> Getarira bitarteko erreskada luzea. TAg Uzt 226. Amar millatik amar millara
> bitarteko zatiak. EAEg 13-10-1936, 36. Arrapaladan egin zituan gure mutilak
> untzira bitarteko bideak. Erkiag Arran 83. Neska-mutil gaztetxoentzat,
> amalautik emezortzira bitartekoentzat. MAtx Gazt 11. Bazkide sartzeko,
> amabost urtetik berrogetamabost urtera bitartekoa izan bear zan. Etxabu
> Kontu 109. Ogei ta amar urtetik amaseira bitarteko amaika mutil. Ataño
> TxanKan 211.
>
>
> Hau idatzi du erroteta , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2025 mar. 19(a), az. (15:02)):
>
>> Zalantzan nago hori zelan jarri?
>>
>> 10 metrotik gorako eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> 10 metro baino gehiagotik 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> 10 metrotik gora eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> …
>>
>> Eskerrik asko
>>
>>
>>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik. Hemen
> <https://www.elhuyar.eus/eu/segurtasun-politika> duzu gure
> segurtasun-politikari buruzko informazioa.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen aurka egin nahi
> baduzu, datuetara irispidea izan nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezereztu
> nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250319/f387457a/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago