[itzul] Embarcaciones de eslora superior a 8 metros hasta 10 metros
Iñaki Arrieta - BiTEZ
itzul a bildua bitez.com
Ost, Mar 19, 17:35:11, CET 2025
8 metroren gainetik eta 10 arteko luzerako ontziak
luzeran 8 metro goitik 10 arte diren ontziak
8 metro luze gainetik 10 arte duten ontziak
Ziur naiz badela aukera gehiago.
Ez direla zuzenak/egokiak/kanonikoak?
Zuen zuzenketa artezak entzuteko gogo biziz, pare ohartxo baino ez:
- Honelakoetan ez dit estorburik egiten -EN perpausak (Xabier, zuk
azaldutakoan, estorbu handiagoa egiten dute gainerako elementu guztiek).
- Ene uste apalean, kaltea gaztelaniaren atzetik ibiltzeak sortzen ditu
arazo hauek "baino gehiagotik", "arterainoko" eta enparauak erabilita,
eta euskarak badituen beste aukera batzuk estalita.
_______________________________________
Iñaki Bitezekoa
El 19/03/2025 a las 16:28, Xabier Aristegieta escribió:
> Euskarazko "-TIK GORA / -TIK BEHERA" espresioarekin problema potolo
> bat daukagu, eta uste dut lehenago ere atera dela gai hau Itzul-en.
>
> Problema potolo bat daukagula diot, ez garelako ados jartzen "X-tik
> gora" espresioaz adierazten den tarte horretan "X" hori sartuta dagoen
> ala ez. Nire ustez, bai:
>
> "18 urtetik gorakoentzako filma" espresioan, 18 zenbakia sartuta dago
> adin-tarte horren barruan.
> "Gaurtik aurrera txintxo-txintxo arituko naizela agintzen dizut"
> esaldian, esan nahi da ezen gaurtik hasita, alegia gaur ERE,
> txintxo-txintxo arituko naizela.
>
> Gatozen, orain, helarazi diguzun esaldira: "eslora superior a 8 metros
> hasta 10 metros". Gaztelaniazko espresioa argia da oso: 8 metro
> juxtuko luzerakoak direnak EZ daude tarte horretan sartuta, "superior
> a 8 metros" ez delako "8 metros". Hori bezain sinplea.
>
> Kontzeptua, beraz, argi dago. Beste gauza bat da, noski, tankera
> horretako muga-ezarpenekin eta sailkapenekin jostari aritzea eta iseka
> egitea ea zer diferentzia dagoen 8 metroren eta 8,00000000000(...)1
> metroren artean. Baina horrelakoetan ez noa sartzera, ideia nagusia
> argi dagoelako.
>
> Era berean, "las entidades locales de más de 500 habitantes" taldean
> ez dira sartzen 500 biztanle juxtu dituztenak. Horregatik, nire ustez
> kontzeptualki okerra da "500 biztanlez gorako toki-entitateak".
>
> Nire proposamena:
>
> 8 metro baino gehiagotik 10 metrorainoko luzerako ontziak.
>
> (Oharra: ez dut ulertzen zergatik aritu behar ote dugun euskarazko
> itzulpena astuntzen, aditz bat sarturik erlatibozko perpaus behargabe
> bat txertatuz: "8 metro baino gehiagotik 10 metrorainoko luzera DUTEN
> (????) ontziak")
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du joseba , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2025 mar. 19(a), az. (15:54)):
>
> Baina ez dira 10etik 12ra
> 10 metrokoak aurreko taldean sartzen dira. Hemen 10 metro baino
> gehiagokoak dira
> Nire iphonetik bidalia
>
>
>
>> El 19 mar 2025, a las 15:33, Patxi Petrirena Altzuguren
>> <p.petrirena a bildua elhuyar.eus> escribió:
>>
>>
>> Bi bide hauek ere badira:
>>
>> * 10-12 metroko luzera duten ontziak
>> * 10 metrotik 12ra bitarteko luzera duten ontziak / 10etik 12
>> metrora bitarteko luzera duten ontziak
>>
>>
>> ==
>>
>> Nahiz eta euskara arruntean ondoz ondoko bi zenbaki txikiren
>> arteko zalantza adierazteko /bizpahiru, hiruzpalau/ eta antzeko
>> hitzak erabiltzen diren, zenbaki handien edo ondoz ondokoak ez
>> diren zenbakien kasuan, ezelako loturarik gabe aipatzen dira
>> gutxi gorabeherako zenbakiak («hamar hogei (bat) lagun») bai eta
>> tarte horretan daudenak ere («hamar hogei lagun» = «hamarretik
>> hogeira bitarteko lagun kopurua»).
>>
>> Horregatik, bi mugaren arteko kantitateak ematean, oro har,
>> zenbakiak bata bestearen ondoren ematea dirudi biderik egokiena
>> ahozko eran, eta bien artean marratxo bat jarrita idatzizko eran;
>> honela:
>>
>> 300-400 euro behar dira horretarako: (irakurtzean) «hirurehun
>> laurehun (bat) euro behar dira».
>>
>> Jose Ramon Etxebarria, “Zientzia eta teknikako euskara arautzeko
>> gomendioak” (EIMAren estilo-liburua), 2011
>>
>> https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/Zientzia_22_06.pdf
>>
>> *bitarteko *(azpisarrera, OEH)
>>
>> b)
>>
>> (Tras alativo). De hasta.
>> Aitzaren oñetik erpiñara bitarteko lau zatietatik iru igarotzean.
>> Izt C 66. Ogeittik berrogei urtera bitarteko mutil guztiak. Echta
>> Jos 56. Suatetik gizategira bitarteko iragotegi edo bidestuan. Ag
>> Kr 23. Zarauztik Getarira bitarteko erreskada luzea. TAg Uzt 226.
>> Amar millatik amar millara bitarteko zatiak. EAEg 13-10-1936, 36.
>> Arrapaladan egin zituan gure mutilak untzira bitarteko bideak.
>> Erkiag Arran 83. Neska-mutil gaztetxoentzat, amalautik
>> emezortzira bitartekoentzat. MAtx Gazt 11. Bazkide sartzeko,
>> amabost urtetik berrogetamabost urtera bitartekoa izan bear zan.
>> Etxabu Kontu 109. Ogei ta amar urtetik amaseira bitarteko amaika
>> mutil. Ataño TxanKan 211.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du erroteta , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2025 mar. 19(a), az. (15:02)):
>>
>> Zalantzan nago hori zelan jarri?
>>
>> 10 metrotik gorako eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> 10 metro baino gehiagotik 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> 10 metrotik gora eta 12 metro arteko luzera duten ontziak
>>
>> …
>>
>> Eskerrik asko
>>
>>
>>
>>
>> --
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>>
>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |
>> <mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA
>> DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz
>> jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040
>> telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen
>> edukirik. Hemen <https://www.elhuyar.eus/eu/segurtasun-politika>
>> duzu gure segurtasun-politikari buruzko informazioa.
>> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko
>> honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu,
>> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak
>> tratatzearen aurka egin nahi baduzu, datuetara irispidea izan
>> nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezereztu nahi badituzu, edo datuak
>> babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak
>> baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
>> helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250319/12be0c88/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago