[itzul] Deslistado
Alfontso Mujika Etxeberria
mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com
Or, Mar 28, 19:48:13, CET 2025
Kriptodiruaren arloan asko erabiltzen da orain *delisting *terminoa (bai
eta haren kontrakoa den *listing *terminoa ere), berez finantzen arloko
aspaldiko hitzak badira ere. Eta hortik iritsi da gaztelaniara *deslistado *
forma.
Kriptodiru-trukerako plataforma batera aktibo digital bat sartzeko
(listing) eta kentzeko (delisting) prozesua da. Plataforman dauden aktiboen
zerrendan aktibo bat sartzea eta zerrendatik kentzea adierazteko erabiltzen
dira bi termino horiek.
Frantsesez *radiation *terminoa badute lehendik, baina *délistage *erabiltzen
ari dira kriptodiruaren arloan. Eta gaztelaniaz bada *supresión *eta beste,
baina *deslistado *erabiltzen ari dira.
*Sartu *eta *kendu *aditzak nahikoak izan litezke, baina, gustua egin ez
eta, hitz bakarreko terminoa nahi izaten dugu.
Zerrendan sartzea adierazteko, *zerrendaratze *aditz-izena egokia iruditzen
zait ("zerrendatze", berriz, ez da egokia: gauzak zerrendatzea gauzak
zerrenda gisa ematea da, baina zerbait zerrenda batean sartzea
zerrendaratzea izango da), baina horren kontrakoa adierazteko *deszerrendaratze
*erabiltzea hizkuntza asko behartzea iruditzen zait (eta "zerrendagabetzea"
ez da egokia, "zerrenda kentzea" baita ["kargugabetzea" edo "etxegabetzea"
kargua edo etxea kentzea den bezala], ez "zerrendatik kentzea").
*gainetik kendu, burutik kendu, bistatik kendu*... ditugun bezala,
kriptoaktiboak *zerrendan sartzea* (edo *zerrendaratzea*) eta* zerrendatik
kentzea/ezabatzea/ateratzea* iruditzen zaizkit modurik normalenak. Eta bi
hitzetan ematea ezinezkoa balitz (eta ezintasun hori frogatu behar
litzateke), *deszerrendaratze *izan liteke irtenbidea-edo.
*-ra eta -tu* elkartuta aditzak egiteko arazorik ez dugu (*etxeratu,
eskolaratu, Donostiaratu, aberriratu*...), baina *-tik* eta *-tu* ez:
**etxetikatu,
*eskolatikatu.*
El jue, 27 mar 2025 a las 9:32, neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (<
itzul a bildua postaria.com>) escribió:
> Kaixo itzulkideok, han-hemenka begiratu baina ez dut horren aztarnarik
> aurkitzen.
>
> Zerrendatzearen ("listado") kontrakoa da, zerbait edo norbait zerrendatik
> kentzea esan nahi du.
>
> 'Zerrendagabetze' izan daiteke?
>
> Neritzel
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250328/2b95bd3d/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago