[itzul] Deslistado
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 27, 12:46:02, CET 2025
Bururatzen zaizkidan egokienak "listaratu" eta "deslistaratu" dira.
Gogoangarriak:
1.- "Lista" hitza ere jasota dago Euskaltzaindiaren Hiztegian, inolako
ohartarazpenik gabe.
2.- Argudia liteke "listaratu"ren kontrakoa ez dela "deslistaratu", baizik
eta "listatikatu", simetria zorrotzean... baina, tira, ez dakit onartua
izateko aukera askorik ote lukeen. Bestalde, eta adibide soil gisa,
Euskaltzaindiak "egonkor"en kontrako gisa "ezegonkor", jasotzen du, eta ez
"egongaitz".
Horiexek nire hausnarketak.
Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2025 mar. 27(a), og. (11:48)):
> Kaixo Xabier, nola ez, bada!
>
> Hemen doa:
>
> Banku-erakunde batek bere zerbitzu bat eskaintzean dio <<...dispone de un
> proceso de “listado” y “deslistado” de criptoactivos, para incluirlos en
> su oferta>>.
>
> Hau da, kriptoaktiboak zerrenda batean sartzen eta zerrenda batetik
> kanporatzen ditu, fidagarritasunaren arabera.
>
> Joxe Mariren ildotik, zerrendatze- eta deszerrendatze-prozesu bat
> litzateke.
>
> Ondo izan.
> Xabier
>
>
> En jueves, 27 de marzo de 2025, 10:49:11 CET, Xabier Aristegieta <
> allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
>
> Kontuan izan ezazu "zerrendatzea" ez dela elementu bat zerrenda batean
> sartzea (hori "zerrendaRAtzea" litzateke), baizik eta elementu-multzo bat
> zerrendan antolatzea.
>
> Esaldi osoa eta testuingurua emango dizkiguzu, mesedez?
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2025 mar. 27(a), og. (09:31)):
>
> Kaixo itzulkideok, han-hemenka begiratu baina ez dut horren aztarnarik
> aurkitzen.
>
> Zerrendatzearen ("listado") kontrakoa da, zerbait edo norbait zerrendatik
> kentzea esan nahi du.
>
> 'Zerrendagabetze' izan daiteke?
>
> Neritzel
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250327/bbac1486/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago