[itzul] gutxiak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 5, 17:31:20, CEST 2025


Konturatzen ari naiz oinarri egokiagoa ematen duela 5. adierak:

5 iz. Kopuru txiki zehaztugabea. *Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek,
eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen dezakegu*. *Gutxi baduzu, eman ezazu
gutxi hartatik zerbait*.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2025 mai. 5(a), al. (17:05)):

> Kaixo, Urtzi.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gutxi-ri ematen dion laugarren adiera honako
> hau da:
>
> 4 adj. Urria. *Jateko laburra eta lo gutxia*. *Zuen sineste gutxiagatik*.
>
> Horren argitan, nire ustez ez dago inolako oztoporik "etorri diren
> gutxiak" esateko. Hain zuzen ere, "etorri diren zaharrak" esatea bezain
> zilegi baita, hizkuntz zuzentasunaren ikuspegitik.
>
> Maila "filosofiko"ago batean, nik esango nizuke oro har oso poz txikia
> ematen didala adierazpide bati euskararen ateak ixteak, non eta adierazpide
> horrek ez duen adierazpide baliokide jator bat zanpatzen.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Urtzi Urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com)
> erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:55)):
>
>> Kaixo,
>>
>> Geroz eta gehiago entzuten dut "gutxiak", "los pocos"en kalko. Niri
>> belarrian krak egiten dit, baina ez dakit azaltzen. Testu batean ere topatu
>> dut. "Gehienak etxean geratu dira. Etorri diren gutxiak...".
>>
>> Inork azaltzerik, a) zuzena den? eta b) nik uste bezala, ez bada zuzena,
>> azalpena?
>>
>> Mila esker,
>>
>> Urtzi
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250505/90262deb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago