[itzul] gutxiak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 5, 17:05:52, CEST 2025


Kaixo, Urtzi.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak gutxi-ri ematen dion laugarren adiera honako
hau da:

4 adj. Urria. *Jateko laburra eta lo gutxia*. *Zuen sineste gutxiagatik*.

Horren argitan, nire ustez ez dago inolako oztoporik "etorri diren gutxiak"
esateko. Hain zuzen ere, "etorri diren zaharrak" esatea bezain zilegi
baita, hizkuntz zuzentasunaren ikuspegitik.

Maila "filosofiko"ago batean, nik esango nizuke oro har oso poz txikia
ematen didala adierazpide bati euskararen ateak ixteak, non eta adierazpide
horrek ez duen adierazpide baliokide jator bat zanpatzen.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Urtzi Urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com)
erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:55)):

> Kaixo,
>
> Geroz eta gehiago entzuten dut "gutxiak", "los pocos"en kalko. Niri
> belarrian krak egiten dit, baina ez dakit azaltzen. Testu batean ere topatu
> dut. "Gehienak etxean geratu dira. Etorri diren gutxiak...".
>
> Inork azaltzerik, a) zuzena den? eta b) nik uste bezala, ez bada zuzena,
> azalpena?
>
> Mila esker,
>
> Urtzi
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250505/f075c406/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago