[itzul] gutxiak

FERNANDO REY ESCALERA freyesca a bildua gmail.com
Al, Maiatza 5, 21:45:43, CEST 2025


Nik, Xabier, zalantza pixka bat dut.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak dakarren 4. adiera horretan, "gutxia" izenondoa
da, hau da, urriaren edo eskasaren sinonimoa, eta ez dut uste "etorri diren
gutxiak" esaldiaren parekoa denik.

Orotariko Euskal Hiztegian, berriz, badator zuk esaten duzun adieran
(gaizki ulertzen ez badut):
 (Pl.). Pocos.
 Anhitz direla deituak, baiña gutiak hautatuak. Ax 134 (V 88). Hortik heldu
da haiñ gutiak baitdire perfekzioneko gradu gorara igaten direnak. He Gudu
 79. Ea, ez, asko edo geienak bezala, ezbada gutxiak eta kontatuak bezala
bizi bear det. Cb Eg III 133. Ni guti haukien nonbreko izan othe naiz? Brtc
 167. Sartzerat menturatu ziren Portugesetarik gutiak ziren gibelerat
itzuli. Ardoy SFran 249.
v. tbn. Guti: ES 179. Ch IV 8, 2. Mih 129. Etcham 45. JE Bur 207.

Ez dakit neurtzen horrek atea irekitzen ote dion erabilera horri.
Ez dakit asko zabaltzen ari den edo erabilera naturala ote den inon, edo
inoiz onartu beharko den. Niri, dela dela, bitxia egiten zait. Nire
inguruan eta nire inguruko askoren euskaran ez dago halakorik.
Horretarako, euskarak baditu bestelako bideak. "Etorri diren apurrak"
esaten dut nik horretarako.

Nolanahi ere, ez naiz ausartzen esatera gaizki ote dagoen edo adiera hori
onartu edo bultzatu behar ote den.
Ongi izan.
Fernando Rey


El lun, 5 may 2025 a las 20:57, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Kaixo, Urtzi.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gutxi-ri ematen dion laugarren adiera honako
> hau da:
>
> 4 adj. Urria. *Jateko laburra eta lo gutxia*. *Zuen sineste gutxiagatik*.
>
> Horren argitan, nire ustez ez dago inolako oztoporik "etorri diren
> gutxiak" esateko. Hain zuzen ere, "etorri diren zaharrak" esatea bezain
> zilegi baita, hizkuntz zuzentasunaren ikuspegitik.
>
> Maila "filosofiko"ago batean, nik esango nizuke oro har oso poz txikia
> ematen didala adierazpide bati euskararen ateak ixteak, non eta adierazpide
> horrek ez duen adierazpide baliokide jator bat zanpatzen.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Urtzi Urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com)
> erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:55)):
>
>> Kaixo,
>>
>> Geroz eta gehiago entzuten dut "gutxiak", "los pocos"en kalko. Niri
>> belarrian krak egiten dit, baina ez dakit azaltzen. Testu batean ere topatu
>> dut. "Gehienak etxean geratu dira. Etorri diren gutxiak...".
>>
>> Inork azaltzerik, a) zuzena den? eta b) nik uste bezala, ez bada zuzena,
>> azalpena?
>>
>> Mila esker,
>>
>> Urtzi
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250505/9fdb5f3f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago