[itzul] gutxiak
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
As, Maiatza 6, 09:07:30, CEST 2025
"Etorri diren bakanak" ere esaten dugu.
Urtzi Urrutikoetxea <urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2025 mai. 6(a), ar. (07:57)):
> Eskerrik asko, Fernando, horixe azaldu nahi nuen nik ere: susmoa dut ez
> duela erabili natural handirik izan oraintsu arte. Baina espainolaren kalko
> gehiagorekin gertatu ohi denez, "etorri diren apurrak" (bakanak?) edo
> antzekoak baztertu, eta "gutxiak" orokortuko ote den.
>
> Antzera gertatzen zait "zerbait + adjektiboa"rekin (zerbait handia / ona /
> berezia). Sasoi batean behintzat "gauza berezi(ren) bat" esango nuke.
> Ingelesezko "something"-ek ere "thing" hori darama azkenean. Baina
> aspaldiko erabilera izan edo berriki orokortua, egun hortxe daukagu.
>
> Xabier, nik zure azken maila filosofiko horri helduko nioke: ia beti
> Ebrotik iparrera datoz, bazeuden adierazpideak zanpatzera ez badatoz
> zokoratzera behintzat bai. Halako batean, Bidasoaz iparrera ere irakurtzen
> diezu "bai ala bai" espainolez erabat moldatzen ez diren apurrei/bakanei
> ere.
>
> Mila esker biei,
>
> Urtzi
>
> ------------------------------
> *From:* FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com>
> *Sent:* Monday, May 5, 2025 15:45
> *To:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Subject:* Re: [itzul] gutxiak
>
> Nik, Xabier, zalantza pixka bat dut.
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak dakarren 4. adiera horretan, "gutxia"
> izenondoa da, hau da, urriaren edo eskasaren sinonimoa, eta ez dut uste
> "etorri diren gutxiak" esaldiaren parekoa denik.
>
> Orotariko Euskal Hiztegian, berriz, badator zuk esaten duzun adieran
> (gaizki ulertzen ez badut):
> (Pl.). Pocos.
> *Anhitz direla deituak, baiña gutiak hautatuak*. Ax 134 (V 88). *Hortik
> heldu da haiñ gutiak baitdire perfekzioneko gradu gorara igaten direnak.*
> He *Gudu* 79. *Ea, ez, asko edo geienak bezala, ezbada gutxiak eta
> kontatuak bezala bizi bear det.* Cb *Eg* III 133. *Ni guti haukien
> nonbreko izan othe naiz?* Brtc 167. *Sartzerat menturatu ziren
> Portugesetarik gutiak ziren gibelerat itzuli. *Ardoy *SFran* 249.
> v. tbn. *Guti: *ES 179. Ch IV 8, 2. Mih 129. Etcham 45. JE *Bur* 207.
>
> Ez dakit neurtzen horrek atea irekitzen ote dion erabilera horri.
> Ez dakit asko zabaltzen ari den edo erabilera naturala ote den inon, edo
> inoiz onartu beharko den. Niri, dela dela, bitxia egiten zait. Nire
> inguruan eta nire inguruko askoren euskaran ez dago halakorik.
> Horretarako, euskarak baditu bestelako bideak. "Etorri diren apurrak"
> esaten dut nik horretarako.
>
> Nolanahi ere, ez naiz ausartzen esatera gaizki ote dagoen edo adiera hori
> onartu edo bultzatu behar ote den.
> Ongi izan.
> Fernando Rey
>
>
> El lun, 5 may 2025 a las 20:57, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
> Kaixo, Urtzi.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gutxi-ri ematen dion laugarren adiera honako
> hau da:
>
> 4 adj. Urria. *Jateko laburra eta lo gutxia*. *Zuen sineste gutxiagatik*.
>
> Horren argitan, nire ustez ez dago inolako oztoporik "etorri diren
> gutxiak" esateko. Hain zuzen ere, "etorri diren zaharrak" esatea bezain
> zilegi baita, hizkuntz zuzentasunaren ikuspegitik.
>
> Maila "filosofiko"ago batean, nik esango nizuke oro har oso poz txikia
> ematen didala adierazpide bati euskararen ateak ixteak, non eta adierazpide
> horrek ez duen adierazpide baliokide jator bat zanpatzen.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Urtzi Urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com)
> erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:55)):
>
> Kaixo,
>
> Geroz eta gehiago entzuten dut "gutxiak", "los pocos"en kalko. Niri
> belarrian krak egiten dit, baina ez dakit azaltzen. Testu batean ere topatu
> dut. "Gehienak etxean geratu dira. Etorri diren gutxiak...".
>
> Inork azaltzerik, a) zuzena den? eta b) nik uste bezala, ez bada zuzena,
> azalpena?
>
> Mila esker,
>
> Urtzi
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250506/bd00dc8b/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago