[itzul] «Hitz elkartuak. Lotuta, marratxoarekin, bereizita?» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
As, Maiatza 20, 12:13:39, CEST 2025


Helburua: Euskaraz, hitz berriak edo kontzeptu berriak sortzeko, bada bide oso emankor bat: hitz-elkarketa. Mekanismo horri esker, etengabe aberastu eta modernizatu ahal izan dugu gure hizkuntza. Hala ere, beti ez da erraza izaten asmatzea hitz elkartu bakoitza nola idatzi behar den. Marratxoz lotuta? Bereizita? Loturik? Marratxoa erabiltzea beti da nahitaezkoa? -a itsatsia duten hitzek letra hori galtzen dute? Ikastaro honetan, horrelako zalantzak argitzen saiatuko gara.

Irakaslea: Amaia Lasheras <https://nordanor.eus/norda?id=215&tmp=1747735757315>
Noiz: 2025eko ekainak 11 (asteazkena)

Non: Zoom plataforma
Ordutegia: 16:30 – 18:30

Prezioa:

EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2025eko maiatzak 28

Eman izena hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2025/hitz-elkartuak-lotuta-marratxoarekin-bereizita-ikastaroa-online>.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250520/3409c718/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago