[itzul] Galdera zuzena ala zehargaldera ote?

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala narroiabe a bildua gmail.com
As, Maiatza 20, 10:34:23, CEST 2025


Egun on.
Mila esker, argituta.
Nuria


Hau idatzi du Rezola Clemente, Martín (martin-rezola a bildua ivap.eus)
erabiltzaileak (2025 mai. 19(a), al. (14:18)):

> Nik bi aukera ikusten ditut. Bat AEKtik bota dutena:
>
>
>
> Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du
> ardatz honen aurkezpena: "Nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko
> lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula?".
>
> Eta bigarrena honela:
>
> Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du
> ardatz honen aurkezpena: nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko
> lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula.
>
> Bietan aditza jokatu gabe dago, eta horrek atea zabalik uzten du formalki
> bi moduetan interpretatzeko:
>
>                : “Nola landu *behar da* XXI. mendean euskal lurraldeen
> arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan
> dugula?”.
>
> : nola landu *behar den* XXI. mendean euskal lurraldeen arteko
> lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula.
>
> Bien arteko formula hibridoa (galdera-marka gabe), jakina, gaizki legoke:
>
> : nola landu *behar da* XXI. mendean euskal lurraldeen arteko
> lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula
> ***
>
> Idazpuruetan ere gertatzen da.
>
> Martin Rezola Clemente
> Itzultzailea
> 945017655
> http://www.ivap.euskadi.eus
> mailto: *martin-rezola a bildua ivap.eus <martin-rezola a bildua ivap.eus>*
> Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* Euskaratu Zerbitzua , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
> *Sent:* Monday, May 19, 2025 12:47 PM
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Cc:* Euskaratu Zerbitzua <euskaratu a bildua aek.eus>
> *Subject:* Re: [itzul] Galdera zuzena ala zehargaldera ote?
>
>
>
> Kaixo:
>
> Nik honela idatziko nuke, kontuan hartuta haren galdera hitzez hitz jarri
> duzuela bi puntuen ostean:
>
> Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du
> ardatz honen aurkezpena: "Nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko
> lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula?".
>
>
>
> 25/5/19 12:26(e)an, Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala igorleak idatzi
> zuen:
>
> Egun on, itzulkideok:
>
>
>
> "Eztabaidatxoa" sortu zaigu beheko esaldi horren inguruan: bi puntuen
> ostean datorren galdera zuzenekoa ala zeharkakoa da (eta, ondorioz,
> galdera-marka ez dago egoki)?
>
>
>
> Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du
> ardatz honen aurkezpena: nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko
> lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula?
>
> Argitzen lagunduko diguzuelakoan, eskerrik asko aldez aurretik.
>
> Nuria
>
>
>
> --
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250520/cd4264be/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 35832 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250520/cd4264be/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 390167 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250520/cd4264be/attachment-0003.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago