[itzul] Deslistado

neritzel etxeberria neritzel.etxeberria a bildua yahoo.es
Al, Maiatza 26, 18:19:57, CEST 2025


 Kaixo, Alfontso:Kontua ahaztu samarrik nuen eta oraintxe aurkitu dut zure mezu hau.Eta eskerrik asko argitzeagatik, oker nenbilen "zerrendatu"ren zentzuarekin.Hitza kokatzen zen esaldia nahiko laburra zenez, 'deszerrendaratze' behartuegia iruditu zait eta 'zerrendatik kendu' aukeratu nuen, 'listatik kendu' ere izan zitekeen arren.Ondo izan.Neritzel

    En viernes, 28 de marzo de 2025, 19:48:48 CET, Alfontso Mujika Etxeberria <mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com> escribió:  
 
 Kriptodiruaren arloan asko erabiltzen da orain delisting terminoa (bai eta haren kontrakoa den listing terminoa ere), berez finantzen arloko aspaldiko hitzak badira ere. Eta hortik iritsi da gaztelaniara deslistado forma.Kriptodiru-trukerako plataforma batera aktibo digital bat sartzeko (listing) eta kentzeko (delisting) prozesua da. Plataforman dauden aktiboen zerrendan aktibo bat sartzea eta zerrendatik kentzea adierazteko erabiltzen dira bi termino horiek.Frantsesez radiation terminoa badute lehendik, baina délistage erabiltzen ari dira kriptodiruaren arloan. Eta gaztelaniaz bada supresión eta beste, baina deslistado erabiltzen ari dira.Sartu eta kendu aditzak nahikoak izan litezke, baina, gustua egin ez eta, hitz bakarreko terminoa nahi izaten dugu.Zerrendan sartzea adierazteko, zerrendaratze aditz-izena egokia iruditzen zait ("zerrendatze", berriz, ez da egokia: gauzak zerrendatzea gauzak zerrenda gisa ematea da, baina zerbait zerrenda batean sartzea zerrendaratzea izango da), baina horren kontrakoa adierazteko deszerrendaratze erabiltzea hizkuntza asko behartzea iruditzen zait (eta "zerrendagabetzea" ez da egokia, "zerrenda kentzea" baita ["kargugabetzea" edo "etxegabetzea" kargua edo etxea kentzea den bezala], ez "zerrendatik kentzea"). 
gainetik kendu, burutik kendu, bistatik kendu... ditugun bezala, kriptoaktiboak zerrendan sartzea (edo zerrendaratzea) eta zerrendatik kentzea/ezabatzea/ateratzea iruditzen zaizkit modurik normalenak. Eta bi hitzetan ematea ezinezkoa balitz (eta ezintasun hori frogatu behar litzateke), deszerrendaratze izan liteke irtenbidea-edo.
-ra eta -tu elkartuta aditzak egiteko arazorik ez dugu (etxeratu, eskolaratu, Donostiaratu, aberriratu...), baina -tik eta -tu ez: *etxetikatu, *eskolatikatu.
El jue, 27 mar 2025 a las 9:32, neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:

Kaixo itzulkideok, han-hemenka begiratu baina ez dut horren aztarnarik aurkitzen.
Zerrendatzearen ("listado") kontrakoa da, zerbait edo norbait zerrendatik kentzea esan nahi du.
'Zerrendagabetze' izan daiteke?
Neritzel

  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250526/1a97cab3/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago