[itzul] "Despopulazioa"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 18, 15:15:33, CET 2025
Ez da txarra, ez horixe!
Xabier Aristegieta
Dionisio Amundarain <itsasondo9 a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
(2025 aza. 18(a), ar. (14:45)):
> Nik uste, garbi adierazia legoke honela: jendegabetze esanez. Dionisio
> Amundarain
>
> El mar, 18 nov 2025, 13:12, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan ari naiz hori ikusten,
>> gaztelaniazko "despoblación" emateko erabilia.
>>
>> Itsuki erabilia, nire ustez. Izan ere,
>>
>> Gaztelaniazko *población*ek bi esanahi ditu:
>> a) Biztanleria. Euskarazko *populazio*k horixe esan nahi du ikus
>> Euskaltzaindiaren Hiztegia).
>> b) Populatze-prozesua. Adibidez, *la población de estas llanuras tuvo
>> lugar en dos fases bien diferenciadas*. Eta hain zuzen ere adiera honen
>> kontrako prozesua da *despoblación. *
>>
>> Baina, gaur den egunean behintzat, euskarazko *populazio*k
>> "biztanle-multzo" bakarrik esan nahi du. Horregatik, *despopulazio =
>> "desbiztanleria"???*
>>
>> Nire ustez, *despopulatze* edo *despopulaketa* erabili beharko lirateke,
>> populatze-prozesuaren kontrako (*kontrako*, ezen ez *aurkako*) prozesua
>> adierazten baitute.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251118/14ce72b0/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago