[itzul] "Despopulazioa"
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
As, Aza 18, 14:45:11, CET 2025
Nik uste, garbi adierazia legoke honela: jendegabetze esanez. Dionisio
Amundarain
El mar, 18 nov 2025, 13:12, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
escribió:
> Azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan ari naiz hori ikusten,
> gaztelaniazko "despoblación" emateko erabilia.
>
> Itsuki erabilia, nire ustez. Izan ere,
>
> Gaztelaniazko *población*ek bi esanahi ditu:
> a) Biztanleria. Euskarazko *populazio*k horixe esan nahi du ikus
> Euskaltzaindiaren Hiztegia).
> b) Populatze-prozesua. Adibidez, *la población de estas llanuras tuvo
> lugar en dos fases bien diferenciadas*. Eta hain zuzen ere adiera honen
> kontrako prozesua da *despoblación. *
>
> Baina, gaur den egunean behintzat, euskarazko *populazio*k
> "biztanle-multzo" bakarrik esan nahi du. Horregatik, *despopulazio =
> "desbiztanleria"???*
>
> Nire ustez, *despopulatze* edo *despopulaketa* erabili beharko lirateke,
> populatze-prozesuaren kontrako (*kontrako*, ezen ez *aurkako*) prozesua
> adierazten baitute.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251118/18d46639/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago