[itzul] «Itzultzaile baten galderak itzulpen automatikoaren aurrean: zer arraio da postedizioa?» ikastaroa

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
Ast, Urr 23, 10:55:55, CEST 2025


Helburuak: Txanpero, paipo edo koltxoneta sendo samarra beharko dugunez itzulpen automatikoaren olatu gainean tente eusteko, saiatuko gara ikusten zertan den mesedegarri eta zertan oztopo itzulpen automatikoa egunero egin behar izaten ditugun itzulpenetan. Eta ikusiko dugu orobat zer arazo eragiten dizkigun itzulpen automatikoarekin batera sortu den postedizio izen ponpoxo-tranpatiak. Ez dugu formula magikorik aurkituko, baina saiatuko gara igerian jarraitzeko behar ditugun trepetak hobeto ezagutzen. Ez ahaztu uretarako betaurrekoak, ur azpian ere begiak zabalik jarraitzeko.
Irakaslea: Idoia Santamaría

Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindian), 2025eko azaroaren 20an

Iraupena: 3,5 ordu

Ordutegia: 16:00 – 19:30

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2025/itzultzaile-baten-galderak-itzulpen-automatikoaren-aurrean-zer-arraio-da-postedizioa-ikastaroa-2025>. 

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251023/17e01693/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago