[itzul] 'Testugintza fina, ekin gabe ezin egina' Ikastaroa, Bilbon

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ost, Api 22, 13:09:08, CEST 2026


Helburua: Euskara jarduera kultural guztietan trebatuz joan garen azken mende erdi honetan, nabarmen agertu da ezinbestekoa dela euskal prosa bere baitatik garatu eta lantzea, auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan ezarritako oztopo eta nahasteak ahaleginean gaindituko badira. Bereziki larria da kontua, joskera esaten diogun alderdian, horretan baitira zeharo dibergenteak euskara eta auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun horrek nahitaez eskatzen baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko jokabideak. Joskera ez da soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru zabalagoko kontu konplexu bat, testu-antolaera terminoak bil dezakeena. Morfosintaxitik harago, bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak euskarazko testuaren joskera egoki eta erosorako:

testuaren egitura
esaldien eta haien segiden taxuera
perpausen barne-antolamendua
sintagma luze-konplexuen trataera
Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu behar dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro honen helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek lagin eta aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.

Irakaslea: Juan Garzia <https://nordanor.eus/norda?id=32&tmp=1776851835079>
Non eta noiz: Bilbo (Euskararen Etxea), 2026ko maiatzaren 20an eta 21ean

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Izena emateko epea: 2026ko apirilaren 22tik maiatzaren 4ra

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/testugintza-fina-ekin-gabe-ezin-egina-ikastaroa-bilbo-2026>.

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260422/7adf4c61/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago