[itzul] 'Testugintza fina, ekin gabe ezin egina' Ikastaroa, Bilbon

BERBA iratxe ormatza imatz iraberba a bildua gmail.com
Ost, Api 22, 13:16:28, CEST 2026


Kaixo:

Ikastaroan izena emateko estekan, ikastarokoa barik Liburuaren eguneko
zozketan parte hartzeko formularioa ageri da.

Gero arte,
iratxe oi.

Hau idatzi du EIZIE Elkartea , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2026 api. 22(a), az. (13:09)):

> *Helburua: *Euskara jarduera kultural guztietan trebatuz joan garen azken
> mende erdi honetan, nabarmen agertu da ezinbestekoa dela euskal prosa bere
> baitatik garatu eta lantzea, auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan
> ezarritako oztopo eta nahasteak ahaleginean gaindituko badira. Bereziki
> larria da kontua, *joskera* esaten diogun alderdian, horretan baitira
> zeharo dibergenteak euskara eta auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun
> horrek nahitaez eskatzen baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko
> jokabideak. Joskera ez da soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru
> zabalagoko kontu konplexu bat, *testu-antolaera* terminoak bil dezakeena.
> Morfosintaxitik harago, bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak
> euskarazko testuaren joskera egoki eta erosorako:
>
>    - testuaren egitura
>    - esaldien eta haien segiden taxuera
>    - perpausen barne-antolamendua
>    - sintagma luze-konplexuen trataera
>
> Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu behar
> dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro honen
> helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek lagin eta
> aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.
>
> *Irakaslea: *Juan Garzia
> <https://nordanor.eus/norda?id=32&tmp=1776851835079>
>
> *Non *eta* noiz: *Bilbo (Euskararen Etxea), 2026ko maiatzaren 20an eta
> 21ean
>
> *Ordutegia: *16:00 – 19:00
>
> *Izena emateko epea:* 2026ko apirilaren 22tik maiatzaren 4ra
> Informazio gehiago eta izen ematea, *hemen
> <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/testugintza-fina-ekin-gabe-ezin-egina-ikastaroa-bilbo-2026>.*
>
> EIZIE
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260422/8fe80407/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago