[itzul] 'Testugintza fina, ekin gabe ezin egina' Ikastaroa, Bilbon
EIZIE Elkartea
eizie a bildua eizie.eus
Ost, Api 22, 13:27:07, CEST 2026
A zer hanka-sartzea!
Kendu dut gaizki zegoen esteka.
Eskerrik asko, Iratxe.
Barkatu eragozpenak.
Mila
> El 22 abr 2026, a las 13:16, BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com> escribió:
>
> Kaixo:
>
> Ikastaroan izena emateko estekan, ikastarokoa barik Liburuaren eguneko zozketan parte hartzeko formularioa ageri da.
>
> Gero arte,
> iratxe oi.
>
> Hau idatzi du EIZIE Elkartea , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>) erabiltzaileak (2026 api. 22(a), az. (13:09)):
> Helburua: Euskara jarduera kultural guztietan trebatuz joan garen azken mende erdi honetan, nabarmen agertu da ezinbestekoa dela euskal prosa bere baitatik garatu eta lantzea, auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan ezarritako oztopo eta nahasteak ahaleginean gaindituko badira. Bereziki larria da kontua, joskera esaten diogun alderdian, horretan baitira zeharo dibergenteak euskara eta auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun horrek nahitaez eskatzen baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko jokabideak. Joskera ez da soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru zabalagoko kontu konplexu bat, testu-antolaera terminoak bil dezakeena. Morfosintaxitik harago, bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak euskarazko testuaren joskera egoki eta erosorako:
>
> testuaren egitura
> esaldien eta haien segiden taxuera
> perpausen barne-antolamendua
> sintagma luze-konplexuen trataera
> Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu behar dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro honen helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek lagin eta aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.
>
> Irakaslea: Juan Garzia <https://nordanor.eus/norda?id=32&tmp=1776851835079>
> Non eta noiz: Bilbo (Euskararen Etxea), 2026ko maiatzaren 20an eta 21ean
>
> Ordutegia: 16:00 – 19:00
>
> Izena emateko epea: 2026ko apirilaren 22tik maiatzaren 4ra
>
> Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/testugintza-fina-ekin-gabe-ezin-egina-ikastaroa-bilbo-2026>.
>
> EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260422/6d072d3c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago