[itzul] Con criterio
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Api 24, 13:18:16, CEST 2026
Kaixo, Joseba.
"Irakurtzea, irakurtzen dena ongi ulertzeko gaitasuna edukita" da, beraz, *leer
con criterio* horrekin esan nahi bide dena.
Hori esateko modu bat izan daiteke *uler-gaitasunez* irakurtzea.
Beste bat, eta hitza oso bakan ikusten den arren (garden askoa da,
baina), *konprenimenduz
irakurtzea*.
Hasiera batean bururatu zaidana *zentzutasunez irakurtzea* da. Nik nahiago
dut *zentzutasun *hitza *zentzu *baino, ezen, Euskaltzaindiaren Hiztegiak
*zentzu*ren sinonimo bete-betetzat aurkezten digun arren, niri iruditzen
zait *zentzutasun*ek argixeago uzten duela subjektuaren ezaugarri bat dela,
eta ez objektuarena edo, behintzat, subjektuarengandik kanpoko zerbaitena.
Ea horietako baten batek balio dizun.
Ondo-ondo izan,
Xabier
Hau idatzi du joseba--- , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2026 api. 24(a), or. (12:20)):
> Eskerrik asko, Aitor
>
> Iñakiri esan diodan gauza bera…
>
> Bai, zentzuz, zuhurtziaz… bai, baina, horrez gain, informazioa behar duzu,
> jakin egin behar duzu hor agertzen diren sinboloek zer esan nahi duten…
>
> Etiketak irakurtzeko orduan zer esaten duen jakin behar duzu
>
> El 24 abr 2026, a las 11:12, Aitor Salaberria <aitor a bildua trasala.com>
> escribió:
>
> Kaixo, Joseba:
>
>
> Nik "zuhurtziaz" erabiliko nuke: "Produktuen etiketak zuhurtziaz
> irakurtzea"
>
>
> Izan ongi,
>
> *Aitor Salaberria*
>
> UTC +02:00 (CEST)
> El 24/04/2026 a las 11:56, joseba--- , ItzuL-en bidez escribió:
>
> “Leer las etiquetas de los productos con criterio”
>
> Hau da, zer begiratu behar duzun, zeri erreparatu behar diozun… jakinda
>
> Zelan jarriko zenukete?
>
>
>
>
>
> --
> Beste barik
>
> Joseba Berriotxoa - zinpeko itzultzailea
>
> 946732769
>
> 656759537
>
>
> *joseba a bildua erroteta.com <joseba a bildua erroteta.com> *
> www.erroteta.com
>
> Mezu elektroniko honetan eta bere eranskinetan dagoen informazio guztia
> konfidentziala da. Mezua akats baten ondorioz jazo baduzu, mezu hau
> erabiltzea, ezagutaraztea, banatzea edo kopiak egitea guztiz debekatuta
> dagoela adierazi behar dizugu. Horrela bada, mezu hau itzuliz guri
> berehala jakinaraztea eta zure sistematik ezabatzea eskertuko genizuke.
> Eskerrik asko.
>
> Mezu hau edo bere edukia inprimatu aurretik, pentsatu hori egitea
> beharrezkoa den ala ez. Ingurumena gure kontua era bada.
>
> La información contenida en este mensaje electrónico y sus anexos es
> confidencial. Si Ud. ha recibido este mensaje por error, se le notifica que
> cualquier uso, revelación, distribución o copia del mismo queda
> estrictamente prohibida. Rogamos que nos lo advierta inmediatamente
> reenviándonos este e-mail, y que lo borre de su sistema. Muchas gracias.
>
> Antes de imprimir este correo electrónico piense si es necesario hacerlo.
> El medio ambiente también es cosa nuestra.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260424/f4d86dff/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago