[itzul] Intervención quirúrgica

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Abu 7, 14:29:07, CEST 2026


Nik *ebakuntza*rekin ez daukat problema berezirik (pentsatzen dut argudia
litekeela laserrak ere zeozer ebakiko duela, gorputzaren kanpoaldean ez
bada barrualdean behintzat bai), baizik eta jarraian *kirurgiko *jartzearen
beharrak dit zalantza sortzen.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du koldo morales (koldom5 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2026 abu.
7(a), or. (14:19)):

> Ebakuntza termino finkatua izan arren, oraingo interbentzio kirurgiko
> askotan ez da ebaki egiten (laser bidez egiten dira, etab). Beraz,
> modernizatuta, neuk interbentzio kirurgikoa esango nuke orokorrean
> El El jue, 6 ago 2026 a las 18:14, ZintzoBitor , ItzuL-en bidez <
> itzul a bildua postaria.com> escribió:
>
>> Eragiketa kirurgikoa edo kirofanoko ebakuntza, beraz? = IQ (erabiltzen
>> den sigla)
>>
>> Enviado desde Proton Mail para Android
>>
>>
>> -------- Mensaje original --------
>> El 6/8/26 13:12, Xabier Aristegieta ha escrito:
>>
>> Kaixo, lagunok.
>>
>> Goiko sintagma hori EUSKALTERMek honela ematen du, 4.
>> ponderazio-markarekin:
>>
>> [image: image.png]
>>
>> Bestetik, Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du "ebakuntza":
>>
>> [image: image.png]
>>
>>
>> Hori horrela, eta oraintxe bertan suertatu zaidanez sintagma hori
>> euskaratu behar izatea, zalantza sortu zait ea euskaraz ez ote den
>> erredundantea "ebakuntza" substantiboari "kirurgiko" adjektiboa gehitzea.
>>
>> Alegia: ebakuntza bat ez al da, gaur egun behintzat, beti "kirurgikoa"?
>>
>> Inork argi gehiagorik ematerik balu, eskertuko nioke.
>>
>> Ondo izan!
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260807/8433bc1f/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 6344 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260807/8433bc1f/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 19969 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260807/8433bc1f/attachment-0003.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago