[itzul] inplementatu

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Abu 7, 13:44:47, CEST 2026


Kaixo!

Gauzatxo bat besterik ez, esatera noanaren berri ez duen edonori zuzendua:

Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota agertzen da *inplementatu* aditza.

[image: image.png]

Beraz, problemarik gabe erabil daiteke.

Izan ere, zuzentzen ari naizen esaldi honetan...:

*Los departamentos competentes en materia de (...) del Gobierno de Navarra
implementarán en todos los niveles educativos proyectos en los que se
reflejarán las garantías de los derechos humanos, (...)*

...ikusi dut *proiektu batzuk ezarriko dituzte* ipini duela itzultzaileak.

Nahiko lauso eta hankamotz iruditzen zait *ezarri* hori erabiltzea. Eta
orain –ez dakit noiztik– eskueran daukagu *inplementatu*.

Tira, hori besterik ez; ondo izan.


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260807/3d2e78fb/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 12444 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260807/3d2e78fb/attachment.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago