[itzul] «Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia» errezitaldia, Gasteizen
EIZIE Elkartea
eizie a bildua eizie.eus
Or, Ots 27, 11:22:37, CET 2026
Aurtengo EIZIE Egunaren karietara, elkarteak ekitaldi kultural bat antolatu du, Izaskun Arrue Kulturgunean: «Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia» <https://iak.eus/ekitaldia/ahotsak-eta-harriak-tankeen-aurka-poeta-palestinarren-erresistentzia/>errezitaldia.
Genozidioa etengabekoa den honetan, palestinar ahotsak gurera hurbiltzeko beharraz oharturik eta itzulpena tresnatzat, palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko poesia errezitaldia da honakoa. Palestinarrak hiltzen, deserriratzen eta sarraskitzen dituzten bitartean, haien ahotsak hauspotu nahi ditugu tankeen aurka. Olibondoek zutik eta bonbek isilik behar dute noizbait loreei buruz idatziko badute. Hauek dira martirien ahotsak kolonizazioaren zapalkuntzapean. Hau da hitzaren erresistentzia masakrearen aurrean.
Errezitatzaileak: Eider Beobide <https://nordanor.eus/norda?id=2353&tmp=1772023655731>, Olatz Esteban <https://nordanor.eus/norda?id=3040&tmp=1772023683417>, Oihane Gurrutxaga <https://nordanor.eus/norda?id=2869&tmp=1772023708838>, Miren Irizar <https://nordanor.eus/norda?id=2239&tmp=1772023732023> eta Ainhoa Salaberria <https://nordanor.eus/norda?id=3043&tmp=1772023764692>
Eguna: 2026ko martxoak 14
Tokia: Gasteiz, Izaskun Arrue Kulturgunea
Ordua: 13:00 - 14:00
Sarrera, doakoa
Informazio osagarria, hemen <https://eizie.eus/eu/albisteak/ahotsak-eta-harriak-tankeen-aurka-poeta-palestinarren-erresistentzia-errezitaldia-gasteizen>.
EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260227/1157fee1/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago