[itzul] Desigualdad
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Urt 12, 16:45:17, CET 2026
Eskerrik asko, Alfontso.
Alabaina, itzultzaile edo oro har testugile askoren artean ez da oraindik
ernatu, dirudienez, seinalatu dudan *desigualdad*en kutsu negatiboarekiko
ohartutasuna.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2026 urt. 12(a), al. (16:20)):
> Gai horri buruz, izan ziren zenbait iritzi eta iritzi-truke duela zenbait
> urte:
>
> https://31eskutik.eus/2013/10/25/desberdintasunak-eta-diferentziak/
> --------------------------------------
> Euskaltzaindiaren Hiztegia:
>
> *desberdinkeria*
> iz. Desberdintasun gaitzesgarria. *Administrazio neoliberalek herritarren
> artean arrakala handia sortu baitute, eta desberdinkeria handia eragin*.
>
> --------------------------------------
> Elhuyar:
> desigualdad
>
> 1 *s.f.* *[diferencia]* desberdintasun
> <https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desberdintasun/G/>,
> ezberdintasun
> <https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/ezberdintasun/G/>;
> bestelakotasun
> <https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/bestelakotasun/G/>;
> alde
> <https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/alde/G/>
>
> *las desigualdades existentes entre nosotros no son un obstáculo para
> nuestro trabajo*: gure artean dauden desberdintasunak ez dira gure
> lanerako oztopo
> *quieren medir la desigualdad en el uso de servicios de salud en relación
> con el nivel socioeconómico de los individuos*: osasun-zerbitzuen
> erabileran dauden aldeak neurtu nahi dituzte, pertsonen maila
> sozioekonomikoaren arabera
>
> 2 *s.f.* *[falta de igualdad social, económica]* berdintasunik ez;
> desparekotasun
> <https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desparekotasun/G/>;
> desberdinkeria
> <https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desberdinkeria/G/>
>
> *las causas y consecuencias de la desigualdad entre los pueblos*: herrien
> berdintasunik ezaren kausak eta ondorioak
> *una cosa es la diferencia, que todos somos diferentes, y otra cosa la
> desigualdad*: gauza bat da desberdintasuna, denok baikara desberdinak,
> eta beste bat desparekotasuna
>
> 3 *s.f.* (Mat.) desberdintza
> <https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desberdintza/G/>
>
>
> El lun, 12 ene 2026 a las 12:34, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Espainiako Errege Akademiaren hiztegiak, bere ohiko idortasunaz eta
>> orientabide-eskastasunaz, esaten du *desigualdad* dela *cualidad de
>> desigual*. Eta *desigual*i buruz dio, huts-hutsean, *que no es igual*
>> (orain interesekoak ez zaizkidan beste adiera batzuk emateaz gain). Ez du
>> beste ñabardurarik ematen.
>>
>> Irakurle bezala, nire esperientzia ez da inola ere hori. Nik
>> *desigualdad* topatu izan dudan guztietan, zentzu negatiboz blaitua
>> aurkitu dut hitza. Hain zuzen ere, ingelesez *inequality *hitzak daukan
>> esanahi berberarekin. Eta zer esan nahi du *inequality*k? LONGMAN
>> hiztegiaren arabera:
>>
>> [image: image.png]
>>
>> Hori horrela bada, ez zait batere egokia iruditzen gaztelaniazko
>> *desigualdad* euskaraz zozoki *desberdintasun *ematea. *Combatir la
>> desigualdad *ez da *desberdintasuna borrokatzea. *Gaur egungo gizartean,
>> desberdintasuna sustatu eta babestu egiten da, positibotzat jotzen delako.
>> *Desigualdad*, ordea, esan dudan bezala, nik beti kutsu negatiboarekin,
>> ingelesezko *inequality * horrek duen berberarekin, aurkitu izan dut.
>>
>> Orduan, nola eman *desigualdad* euskaraz, kutsu negatiboko
>> desberdintasuna den hori, alegia?
>>
>> Irtenbide bat zuzen-zuzenean ematen digu euskararen eratorbideak: -*tasun
>> *atzizkia gauza neutro edo positiboetarako erabiltzen den bezalaxe,
>> horrek duen korrelatoa, esanahi negatiboetarakoa, -*keria *atzizkia da.
>> Beraz, *desberdintasun* ez, baizik eta *desberdinkeria.*
>>
>> *Desberdinkeria* horrek, dena den, -*keria *atzizkidun substantibo
>> guztiek edo gehien-gehienek bezalaxe, esango nuke bere esanahiaren
>> oinarrian giza jokabide bat duela: *diruzalekeria, berekoikeria,
>> arrazakeria*.
>>
>> *Desigualdad*, ordea, jokabide bat bainoago, egoera bat da. Horregatik,
>> kontuan hartzeko moduko hitza iruditzen zait *desparekotasun. *Hots, *parekotasunik
>> eza. *Baina, betiere hobeto, hitz bakarrean, problemarik izan ez dezagun
>> hitz hori mintzaldiaren jarioan sartzeko eta, esate baterako, *desparekotasun
>> lotsagarria* modukoak esan ahal izan ditzagun, bi hitzezko aukerak
>> murgilduko gintuzkeen katramilari (*parekotasunik ez lotsagarri???)* ihes
>> eginik.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260112/294864d0/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 62246 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260112/294864d0/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago