[itzul] Desigualdad

Alfontso Mujika Etxeberria mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com
Al, Urt 12, 16:19:41, CET 2026


Gai horri buruz, izan ziren zenbait iritzi eta iritzi-truke duela zenbait
urte:

https://31eskutik.eus/2013/10/25/desberdintasunak-eta-diferentziak/
--------------------------------------
Euskaltzaindiaren Hiztegia:

*desberdinkeria*
iz. Desberdintasun gaitzesgarria. *Administrazio neoliberalek herritarren
artean arrakala handia sortu baitute, eta desberdinkeria handia eragin*.

--------------------------------------
Elhuyar:
desigualdad

1 *s.f.* *[diferencia]* desberdintasun
<https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desberdintasun/G/>,
ezberdintasun
<https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/ezberdintasun/G/>;
bestelakotasun
<https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/bestelakotasun/G/>;
alde
<https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/alde/G/>

*las desigualdades existentes entre nosotros no son un obstáculo para
nuestro trabajo*: gure artean dauden desberdintasunak ez dira gure lanerako
oztopo
*quieren medir la desigualdad en el uso de servicios de salud en relación
con el nivel socioeconómico de los individuos*: osasun-zerbitzuen
erabileran dauden aldeak neurtu nahi dituzte, pertsonen maila
sozioekonomikoaren arabera

2 *s.f.* *[falta de igualdad social, económica]* berdintasunik ez;
desparekotasun
<https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desparekotasun/G/>;
desberdinkeria
<https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desberdinkeria/G/>

*las causas y consecuencias de la desigualdad entre los pueblos*: herrien
berdintasunik ezaren kausak eta ondorioak
*una cosa es la diferencia, que todos somos diferentes, y otra cosa la
desigualdad*: gauza bat da desberdintasuna, denok baikara desberdinak, eta
beste bat desparekotasuna

3 *s.f.* (Mat.) desberdintza
<https://www.euskadi.eus/web01-apelhuya/eu/ab34aElhuyarHiztegiaWar/ab34ahiztegia/desigualdad*/G/ordaina/desberdintza/G/>


El lun, 12 ene 2026 a las 12:34, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Espainiako Errege Akademiaren hiztegiak, bere ohiko idortasunaz eta
> orientabide-eskastasunaz, esaten du *desigualdad* dela *cualidad de
> desigual*. Eta *desigual*i buruz dio, huts-hutsean, *que no es igual*
> (orain interesekoak ez zaizkidan beste adiera batzuk emateaz gain). Ez du
> beste ñabardurarik ematen.
>
> Irakurle bezala, nire esperientzia ez da inola ere hori. Nik *desigualdad*
> topatu izan dudan guztietan, zentzu negatiboz blaitua aurkitu dut hitza.
> Hain zuzen ere, ingelesez *inequality *hitzak daukan esanahi
> berberarekin. Eta zer esan nahi du *inequality*k? LONGMAN hiztegiaren
> arabera:
>
> [image: image.png]
>
> Hori horrela bada, ez zait batere egokia iruditzen gaztelaniazko
> *desigualdad* euskaraz zozoki *desberdintasun *ematea. *Combatir la
> desigualdad *ez da *desberdintasuna borrokatzea. *Gaur egungo gizartean,
> desberdintasuna sustatu eta babestu egiten da, positibotzat jotzen delako.
> *Desigualdad*, ordea, esan dudan bezala, nik beti kutsu negatiboarekin,
> ingelesezko *inequality * horrek duen berberarekin, aurkitu izan dut.
>
> Orduan, nola eman *desigualdad* euskaraz, kutsu negatiboko
> desberdintasuna den hori, alegia?
>
> Irtenbide bat zuzen-zuzenean ematen digu euskararen eratorbideak: -*tasun
> *atzizkia gauza neutro edo positiboetarako erabiltzen den bezalaxe,
> horrek duen korrelatoa, esanahi negatiboetarakoa, -*keria *atzizkia da.
> Beraz, *desberdintasun* ez, baizik eta *desberdinkeria.*
>
> *Desberdinkeria* horrek, dena den, -*keria *atzizkidun substantibo
> guztiek edo gehien-gehienek bezalaxe, esango nuke bere esanahiaren
> oinarrian giza jokabide bat duela: *diruzalekeria, berekoikeria,
> arrazakeria*.
>
> *Desigualdad*, ordea, jokabide bat bainoago, egoera bat da. Horregatik,
> kontuan hartzeko moduko hitza iruditzen zait *desparekotasun. *Hots, *parekotasunik
> eza. *Baina, betiere hobeto, hitz bakarrean, problemarik izan ez dezagun
> hitz hori mintzaldiaren jarioan sartzeko eta, esate baterako, *desparekotasun
> lotsagarria* modukoak esan ahal izan ditzagun, bi hitzezko aukerak
> murgilduko gintuzkeen katramilari (*parekotasunik ez lotsagarri???)* ihes
> eginik.
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260112/93ecbd2f/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 62246 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260112/93ecbd2f/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago