[itzul] «Itzultzaile baten galderak itzulpen automatikoaren aurrean: zer arraio da postedizioa?» ikastaroa, Bilbon
EIZIE Mila
mila a bildua eizie.eus
Ast, Urt 22, 11:22:45, CET 2026
Helburuak: Txanpero, paipo edo koltxoneta sendo samarra beharko dugunez itzulpen automatikoaren olatu gainean tente eusteko, saiatuko gara ikusten zertan den mesedegarri eta zertan oztopo itzulpen automatikoa egunero egin behar izaten ditugun itzulpenetan. Eta ikusiko dugu orobat zer arazo eragiten dizkigun itzulpen automatikoarekin batera sortu den postedizio izen ponpoxo-tranpatiak. Ez dugu formula magikorik aurkituko, baina saiatuko gara igerian jarraitzeko behar ditugun trepetak hobeto ezagutzen. Ez ahaztu uretarako betaurrekoak, ur azpian ere begiak zabalik jarraitzeko.
Irakaslea: Idoia Santamarķa
Non eta noiz: Bilbon (Euskararen Etxean), 2026ko otsailaren 16an
Iraupena: 3,5 ordu
Ordutegia: 16:00 – 19:30
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/itzultzaile-baten-galderak-itzulpen-automatikoaren-aurrean-zer-arraio-da-postedizioa-ikastaroa-2026>.
EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260122/5e1414a1/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago