[itzul] "Sarraski"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Urt 26, 12:52:57, CET 2026


Egun on, lagunok.

Euskaltzaindiaren Hiztegian *sarraski* begiratuta, bigarren adieran *gizaki
askori bizia kentzea* esaten du.

Ez dio beste ezaugarririk gehitzen.

Horren arabera, euskaraz zuzena da, adibidez, *judutarrek gas-ganberetan
pairatu zuten sarraskia *esatea.

Niri, alabaina, zalantza bat sortzen zait, eta horixe da kontsultatu nahi
nizuekeena: s*arraski* bat izateko, jende askoren hilketa izateaz gain, ez
al litzateke hilketa *odoltsu* bat izan beharko? Hortik zehar ikusi ditudan
adibide gehienak nahiko *odoltsuak* direla sumatzen dut eta.

Nola dakusazue? Horixe nire galdera, erantzun nahi duenarentzat.

Astelehen ona pasa.


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260126/bfc15528/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago