[itzul] socioeducativo

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Uzt 3, 13:34:45, CEST 2026


Guztiz ados *soziohezkuntza* horrekin. Euskaltzaindiaren Hiztegiak
*soziolaboral* ekartzen du, adibidez.

Forma laburrak beti dira operatiboagoak, ez soilik kasu honetan. Adibidez,
ni nazkatuxe nago gaztelaniazko *agroalimentario *bapo horretarako
*nekazaritzako
elikagaien alorreko* puska kankailu hori bezalakoak erabili behar izateaz.
Bai, bai: oso itzulpen ortodoxo eta zintzoa, baina ortodoxo eta zintzo
bezain erabilgaitz eta asunkoteak suertatzen zaizkigu holakoen ondoriozko
euskarazko testuak. Gehiegizko atrebentzia izango da, apika, *agrielikadura*
edo *laborelikagaiak* bezalakoren bat proposatzea.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Ana Martin , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2026 uzt. 2(a), og. (13:07)):

> Egun on:
> Sozioekonomia eta soziolinguistika dauden bezala, arlo *socioeducativoa *aipatzeko
> *soziohezkuntza* arloa erabiliko zenukete?
>
> Bai, "gizarte eta hezkuntza arloa" izan daiteke, baina forma labur eta
> operatiboago bat nahi nuen...
> Eskerrik asko
>
>
> --
>
>
>
>
>
> [image: alt_text]
>
>
> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus/>
> Ana Martin Urmeneta
> Itzultzailea
>
> 943 711 847 | ana a bildua emun.com
>
> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus
>
> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
> YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
> ------------------------------
> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>
> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260703/61bc26ba/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago