[itzul] socioeducativo
Alfontso Mujika Etxeberria
mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com
Lar, Uzt 4, 15:14:46, CEST 2026
Komeni da ohartzea *soziolaboral *adjektibo mailegatua dela, ez dela
euskaraz sortua, eta *soziohezkuntza *izena, berriz, euskaraz sortutako
exoelkartea dela, oinarri kultu batez eta euskal oinarri batez osatua.
Pentsatzen dut eraketa hori zela Ana Martinen zalantzaren jatorria.
Bestalde, "agroalimentario/agroalimentaire/agri-food" horretarako,
*agroelikadura
*erabiltzen ari da azken urteotan komunikabideetan eta erakundeetan (erro
kultua *agro- *da, ez *agri-*).
Bide batez: Euskaltzaindiak onartu berri du aurrizkiak eta kultur erroa
duten hitzen idazkerari buruzko irizpideen txostena, eta udazkenean
argitaratuko da.
El vie, 3 jul 2026 a las 14:21, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:
> Guztiz ados *soziohezkuntza* horrekin. Euskaltzaindiaren Hiztegiak
> *soziolaboral* ekartzen du, adibidez.
>
> Forma laburrak beti dira operatiboagoak, ez soilik kasu honetan. Adibidez,
> ni nazkatuxe nago gaztelaniazko *agroalimentario *bapo horretarako *nekazaritzako
> elikagaien alorreko* puska kankailu hori bezalakoak erabili behar
> izateaz. Bai, bai: oso itzulpen ortodoxo eta zintzoa, baina ortodoxo eta
> zintzo bezain erabilgaitz eta asunkoteak suertatzen zaizkigu holakoen
> ondoriozko euskarazko testuak. Gehiegizko atrebentzia izango da, apika,
> *agrielikadura* edo *laborelikagaiak* bezalakoren bat proposatzea.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Ana Martin , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2026 uzt. 2(a), og. (13:07)):
>
>> Egun on:
>> Sozioekonomia eta soziolinguistika dauden bezala, arlo *socioeducativoa *aipatzeko
>> *soziohezkuntza* arloa erabiliko zenukete?
>>
>> Bai, "gizarte eta hezkuntza arloa" izan daiteke, baina forma labur eta
>> operatiboago bat nahi nuen...
>> Eskerrik asko
>>
>>
>> --
>>
>>
>>
>>
>>
>> [image: alt_text]
>>
>>
>> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus/>
>> Ana Martin Urmeneta
>> Itzultzailea
>>
>> 943 711 847 | ana a bildua emun.com
>>
>> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
>> 20500 Arrasate
>> www.emun.eus
>>
>> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
>> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
>> YOUTUBE]
>> <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
>> ------------------------------
>> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>>
>> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260704/34225750/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago