[itzul] Adimen artifiziala itzultzailearen laguntzaile ere bada, bai
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Uzt 22, 15:00:57, CEST 2026
*Servicio de socorrista y taquillero* kontzeptua itzultzea suertatu zait
oraintxe bertan.
Zalantza sortu zait ea zer esan nahi zuen *taquillero* horrek:
sarrerako-leihatilako arduradun, ala aldageletako armairuen arduradun.
Googleren *Gemini*rengana jo dut laguntza eske.
Lehenbizi, galdera hau egin diot:
[image: image.png]
Eta erantzun luze xamar bat eman dit, lanpostuaren eginkizunei buruzkoa.
Horren arabera, *taquillero = leihatilako arduradun, *aldageletako
armairuekiko zerikusirik gabe.
Nolanahi ere, ziurtasun bila, bigarren galdera hau egin diot:
[image: image.png]
Eta aurreko erantzunaren ildo berean sakondu du.
Badaezpada ere, eta ziurtasun are handiagorako Geminiri gehiago lan
eginarazte aldera, hirugarren galdera hau ere egin diot:
[image: image.png]
Udaleko lizitazioetako plegu teknikoak eta guzti arakatu bide ditu, eta
hona hirugarren erantzunetik interesgarrien iruditu zaidan partea:
[image: image.png]
Tira, ba horixe besterik ez nizuen kontatu nahi.
Ohartaraztearren ezen adimen artifiziala oso lagungarria gerta dakigukeela
itzultzaileoi tankera horretako zalantzak argitzeko.
Adiskidetasunez,
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/a47640e9/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 8869 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/a47640e9/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 15063 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/a47640e9/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 16136 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/a47640e9/attachment-0006.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 134401 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/a47640e9/attachment-0007.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago